wrapper

Oharrak

2008/11/06

Estolderia sarean isurketak arautzeko ordenantza

Estolderia-sarean isurketak arautzeko ordenantza.

Estolderia -sarean isurketa arautzeko Ordenantzaren haserako onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2002ko urtarrilaren 25an, 16.Zk) argitaratu zenetik jendaurreko informazioaldian egon beharreko legezko epealdia amaitu denez, eta ez zaionez inolako alegaziorik egin, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Udal Ordenantzaren textu osoa argitaratzen da.

1. artikulua. Helburua.

Erregelamendu honen helburua Estolderi Publikoaren Sarera egindako hondakin-uren isurketak araupetzea da, xedeak ondoren adierazitakoak izanik.

-Sarea eta dagozkion instalazio osagarriak babestea.

-Ustiapeneko eta mantenimenduko pertsonalaren segurtasuna garantizatzea.

-Araztegiko arazketa biologikoaren prozesuak ez etetzea edo eragoztea.

-Efluenteen eta/edo ur-hartzailearentzako kalitate-helburuak betetzea, hain zuzen ere Organo Eskudunak ezarritakoak.

-Lohiak Hondakin toxiko arriskutsu gisa sailkatu ez daitezen garantizatzea.

-Araudi hau, Azpeitiko udalerrian orain edo ondoren ihardunean jarriko diren instalazio, establezimendu, iharduera, industria edo biltegi, publiko eta pribatuei, jabea edozein delarik, ezartzekoa da.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Erregelamendu hau Azpeitiko udalerrian aplikatuko da.


3. artikulua.
Definizioak.

-Estolderia Publikoaren Sarea:

Hondakin-urak bildu eta Araztegiraino eramatea ahalbidetuko duten jabego publikoko obren edo instalazioen multzoa.


-Estolderia Pribatuaren Sarea:

Jabego pribatuko instalazioen multzoa, iharduera edo etxe batetik edo gehiagotik datozen hondakin-urak bildu eta Estolderia Publikoaren Sarera isurtzen dituztenak.

-Araztegia:

Egitura, mekanismo eta instalazioen multzoa, Saneamendu Publikoaren Sareetatik datozen hondakin-uren arazketarako beharrezkoak.

-Hondakin berezien planta zentralizatua:

Izaera publiko edo pribatuko egitura, mekanismo eta instalazioen multzoa, aldez aurretik tratatuak izan badira ere Estolderia Publikoan onartezinak diren hondakin-urak tratatzera zuzendutakoak.

-Erabiltzailea:

Pertsona naturala edo juridikoa, etxebizitza, iharduera, denda edo industria baten titularra, hondakin-urak sortzen dituena.

Erabiltzaileak ondorengo mota hauen arabera sailkatzen dira:

A Mota: Ura soilik bere etxebizitzan erabiltzen duena, bestelako merkataritza- edo industria-erabilerarik gabea, betiere ur-erabilpenak 1.000 m³/urte/etxebizitza kopurua gainditzen ez duen bitartean.

B Mota: 1.000 m³/urte/etxebizitza baino kontsumo handiagoa egiten duten etxebizitzak eta 15.000 m³/urte/etxebizitza baino kontsumo txikiagoa egiten duten merkataritza, industria edo bestelako jardueretan diharduten erabiltzaileak eta 150 biztanleren baliokidea baino gutxiagoko karga dutenak.

C Mota: 15.000 m³/urte/etxebizitza baino kontsumo handiagoa egiten duten merkatal edo industri jardueren ur erabiltzaileak, edo udalerritik kanpoko ur-baliabideak erabiltzen dituztenek, ura biltegiratzen dutenek, edo isurkin toxiko eta arriskutsuen oinarrizko Legearen Eranskinean sub-stantzia edo materia toxiko edo arriskugarritzat zerrendatzen diren substantzietakoren bat erabiltzen dutenek.

-Biztanle Baliokidea:

Karga organiko biodegradagarria, eguneko 60 gr oxigenoko 5 eguneko oxigeno-eskari biokimikoa duena (DBO5).

4. artikulua. Estolderia publikoaren sareari buruzko erabilera.

Estolderia Publikoaren Sarea derrigorrez erabili beharko dute 150 biztanle baliokidetik beherako karga duten isurketen eragile guztiek, hurbilen dagoen Estolderia Publikoaren Saretik 200 m.tara edo gertuago ezarrita daudenean, eta beti ere kolektoreentzako substantzia agresiboak edo metal pisuak eta arazketa-prozesua etengo duten substantziak isurtzen ez dituztenean. Erabiltzaile horiek beharrezko obra guztiak egingo dituzte isurketak Estolderia Publikoaren Sarrera eramateko, Azpeitiko Udalak adierazitako baldintzetan.


Kolektorerako ez dira onartuko nekazaritzaren eta abere-hazkuntzaren ustiapenetik datozen urak, famili-ustiapen txikien kasuan izan ezik; kasu horretan, gehienez abere-kopuru hauek izango dituzte:

-Azienda larria: 4 buru

-Txerri-azienda: 6 buru

-Ardi-azienda: 61 buru

-edo horien konbinazioak

Gainerako ustiapenetatik sortutako hondakin-ura industri isurketa gisa hartuko da, eta erregelamendu hau bete beharko du.

Gainerako erabiltzaileek urak Estolderia Publikoaren Sarera eraman ahal izango dituzte, Azpeitiko Udalaren isurketa-baimenarekin, erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera, edo zuzenean ubide publikora isuri ahal izango dituzte, aurrez Aginte Eskudunaren baimena lortu ondoren.

5. artikulua. Estolderia publikoaren sarerako hartunea.

Industri pabilioien edo eraikinen multzoetako isurketak lotune bakar batez bideratuko dira Estolderia Publikoaren Sarera, Azpeitiko Udalaren ustez behar bezala egiaztatutako zirkunstantzietan izan ezik. Beren hondakinak Estolderia Pribatuaren Sare bakar baten bidez kanporatzen dituzten Estolderia Publikoaren Sarearen erabiltzaileak titular bakar gisa hartuko dira Kolektorearen sostengu, mantenimendu eta konponketa-gastuetan parte hartzeko ondorioetarako, eta beraz aipatutako Sare horren bidez egindako isurketei dagozkien kuotak agiri bakar batean igorriko dira, aipatutako erabiltzaileen artean ondoren banatzeko, solidarioki erantzungo dutelarik. Helburu horrekin, Estolderia Sare bakar baten erabiltzaileek ordezkari bat izendatu beharko dute Udaletxearen aurrean.

 

Estolderia Pribatuaren Sarea Estolderia Publikoaren Sarera lotu edo txertatzeko baimena emateko, Azpeitiko Udalak ezarritakoaren arabera, ez da beharrezkoa aipatutako Estolderia Pribatuaren Sare horretara lotutako industri iharduera bakoitzeko isurketen baimena izatea; ordea, aipatutako Sare horretan isurketak egin aurretik Erabiltzaile bakoitzak Isurketa-Baimena lortu beharko du Azpeitiko Udalaren aldetik.


Estolderia sare pribatuak izaera bereizlea izan beharko dute, ibaidurak zuzenean ubidera eraman behar direlarik. Sare pribatuek, erabiltzaile bat baino gehiago dituztenean, erabiltzaile bakoitzaren isurketak kontrolatzea ahalbidetu beharko dute. Substantzia toxikoak edo etetzaileak edo 150 biztanle baliokidetik gorako karga ekar ditzaketen erabiltzaileek, aldez aurretik kontrol-kutxeta bat instalatu beharko dute beren lotunera. Kutxeta horiek ondoren adierazitako bi mota hauetakoak izan beharko dute:

2. motako kutxeta: Estolderia Publikoaren Sarean onartezinak diren substantziak isurtzea gerta daitezkeen fabrikazio-prozesuak jarraitzen dituzten erabiltzaileetan instalatuko da kutxeta-mota hau. Gainera, kutxeta-mota honetan, parametro jakin batzuk neurtu beharko dira jarraian, hain zuzen ere Azpeitiko Udalak zehaztuko dituenak fabrikazio-prozesuan erabilitako produktuen eta egindako isurketaren ezaugarrien arabera.

1. motako kutxeta: Estolderia Publikoaren Sarera 150 biztanle baliokideren kargarekin isurketak egiten dituzten gainerako erabiltzaileentzat.

6. artikulua. Isurketa debekatuak eta mugatuak.

6.1.Debekuak.

Debekatuta dago ondoren adierazitako edozein produktu Estolderia Publikoaren Sarera isurtzea:

a)Ondorengo ondorioren bat ekar dezakeen edozer gauza:

-Nahasketa sukoien edo lehergarrien eraketa.

-Instalazioen materialekiko ondorio korrosiboa.

-Hodietako sedimentuak, oztopoak edo trabak, urak aise jariatzea eta mantenimendu-lanak eragozten dituztenak.


-Giroaren baldintza toxikoak, arriskutsuak edo jasangaitzak sortzea, instalazioen ikuskaritza, garbiketa, mantenimendu edo funtzionamenduko pertsonalaren sarbiderako oztopo izango direnak.

-Araztegiko prozesuen eta eragiketen gorabeherak, beren diseinuan aurrikusitako tratamendu-mailak lortzea eragozten dutenak.

b)Ondoren adierazitako produktuak:

-Gasolioa, bentzenoa, nafta, fuel-oil, petrolioa, olio hegazkorrak, toluenoa, xilenoa edo edozein solido, likido edo gas sukoi edo lehergarria.

-Kaltzio-karburoa, bromatoa, kloratoak, hidruroak, perkloratoak, peroxidoak, etab., eta izaera inorganikoa duen edozein substantzia solido, likido edo gaseoso, potentzialki arriskutsua.

-Solido, likido edo gas toxiko nahiz pozointsuak, puruak edo beste hondakin batzuekin nahastuak, Sareaz arduratzen den pertsonalarentzat arriskutsuak izan daitezkeenak edo molestia publikoren bat sor dezaketenak.

-Errautsak, iduriak, harea, lumak, plastikoak, egurra, odola, zimaurra, animalien hondakinak, ileak, erraiak, eta trabak eragin edo artapen eta garbiketa-lanak oztopatu dezaketen bestelako gorputzak.

-Disolbatzaile organikoak, pinturak eta koloratzaileak edozein neurritan.

-Mehatz, landare edo animalien olioak eta/edo koipeak.

-Produktu toxikoei edo arriskutsuei buruz indarrean dagoen legerian barne hartzen diren produktu guztiak.

c)Ondoren adierazitako isurketak:

-Industri isurketak, likido-kontzentratu-baztergarrienak, tratamendua Planta espezifikoari nahiz Planta zentralizatuari dagokionean.

-Isurketa etenak, erregaiak, erreaktiboak edo lehengaiak biltegiratzeko tankeak garbitzetik sortutakoak. Garbiketalan horieko isurketak Estolderia Publikoaren Sarera kanporatzea eragotziz egingo dira.

d)Ur garbiak:

-Debekatuta dago isurketetan diluzio-urak erabiltzea, larrialdiko egoeretan edo egoera arriskutsuetan izan ezik.

-Ez da onartuko ur garbiak (zirkuitu irekiko hozketakoak, ibai-urak, etab.) Estolderi Publikoaren Sarera hustutzea.


6.2.Mugak.

1.taulan (II eraskina) adierazitako mugak ezartzen dira. Jasotako balioak ez dira absolutuak, malguak baizik; horregatik, muga horiek aldatu ahal izango dira kutsatzaile jakin batzuen balantze orokorrek, emaitzazko diluzio-mailek eta organo eskudunak ezarritako kalitate-helburuek hala justifikatzen dutenean. Erabiltzaileren batek 1. taulan barne hartu ez den substantziaren bat isuriko balu, kasu bakoitzean isurketa-muga aztertuko litzateke.

7. artikulua. Ikuskaritza.

Azpeitiko Udalaren pertsonalak behar bezala egiaztatutako sarbidea izango du erabiltzailearen instalazioetara.

Laginak hartu, emariak neurtu, ibai-uren sareak, isurketa orokorra osatzen duten banakoaren isurketak, bai eta isurketa orokorra ere aztertu ahal izango dituzte. Gainera, Isurketa-Baimenean kontrolerako ezarritako elementuak ikuskatu ahal izango dituzte, bai eta neurtutako datuak bildu ere, erabiltzailearekin batera Ur-balantzea egiaztatzea eta araudi honetan ezarritako gainerako betebeharrak betetzen direla berraztertzea.

Ikuskaritzak egiten ez uzteak edo datuak nahiz laginak ez emateak desobedientzi santzioa ekarriko du berekin, eta legez kanpoko isurketatzat hartuko da, eta horren ondorioz Isurketa-Baimena etetzeko espediente bat irekiko da.

Ikuskaritza amaitu ondoren, gertatutakoa jasoko duen akta egingo da, erabiltzailearen ordezkariak eta ikuskariak sinatutako dutena.

8. artikulua.Aurretratamendua.

Ezarritako mugak gainditzen dituzten hondakin-urak isurtzen dituzten industri iharduerek dagozkien aurretratamenduak barneratu beharko dituzte, erregelamendu honetan ezarritako mugak betetzen dituztela garantizatzearren.

Aurretratamendu hau egiteko beharrezko instalazioak Estolderia Pribatuaren Sarekoak izango dira, eta behar adina xehe-tasunarekin deskribatu beharko dira Isurketa-Baimenaren eskarian, eskari horri dagokion proiektua eta bere eraginkortasunaren azterketa eta kalkulu justifikatzaileak erantsiko zaizkiolarik.

Isurketa-Baimena aurretratamenduaren eraginkortasunaren baldintzapean geratuko da; hala, isurketak ez baditu aurrikusitako emaitzak betetzen, baimen hori indargabetuta geratuko da eta hondakin-urak Estolderia Publikoaren Sarera isurtzea debekatu egingo da. Orduan, erabiltzaileak hondakin-urak Estolderia Publikoaren Sarera isurtzea eragozteko behar izango diren lanak egin beharko ditu 24 orduko epean, hori egitea eskatu ondoren alegia. Bestela, Azpeitiko Udalak isurketa hori eragoztearren behar diren lanak egiteko ahalmena izango du, edozein kasutan, Erabiltzailearen kontura.

Erabiltzaileak ezin badu erregelamendu honetan ezarritako mugen barruan isurketak mantentzea lortu, isurketa horiek sortzen dituen iharduera eten edo isurketa berezien planta zentralizaturen batera kanporatu beharko ditu.

9. artikulua. Larrialdiko egoera.

Isurketak Kolektorera egiten edo egitea aurrikusten duten erabiltzaileek neurri egokiak hartu beharko dituzte Erregelamendu honetan ezarritakoa hautsiko duten ustegabeko isurketa-deskargak eragoztearren. Debekatutako substantziak isurtzeko arriskua egongo balitz, erabiltzaileak Azpeitiko Udalari jakinarazi beharko dio instalazioak babesteko bidezko neurriak hartzearren.

Ondoren, behean adierazten diren datuak jasoko dituen txosten xehekatu bat bidaliko dio Azpeitiko Udalari:

-Isurketaren ezaugarri fisiko-kimikoak. Tipologia.

-Isurketaren bolumena.

-Iraupena.

-Deskargaren kokapena.

-Deskargaren eragileak.

-Hartutako neurriak eta zuzenketak, isurketa horiek etorkizunean berriro ere sor ez daitezen.

Azpeitiko Udalak larrialdi edo arrisku-egoera sortu zuten arrazoiak aztertu ahal izango ditu, eta hori ihardueraren titularra erantzule egitearen kaltetan izan gabe.


10. artikulua.Laginak eta analisiak.

Analisiak, emariarekiko proportzioan integratuta edo bere osagai diren berehalako laginen gainean, edozein isurketa indibidualean edo orokorrean ateratako laginen gainean, eta edozein tartetan egingo dira.

Erabiltzaileari erregistrokutxetan instalatzea eskatu zaion ekipoak behar bezalako funtzionamendu eta kalibrazio-baldintzetan egongo dira.

5. artikuluan adierazitako hitzetan kontrol-kutxeta bat instalatu behar duten erabiltzaileek Estolderia Publikoaren Sarera egindako isurketen autokontrol bat egin beharko dute, eta Azpeitiko Udalak ezarritako maiztasunarekin (beti ere hiru hila-betetik gora) txosten bat bidali beharko dute egiten duten isurketaren ezaugarriei buruz (parametroen kontzentrazioa, emaria, pH, etab.).

Azpeitiko Udalak bidezko deritzon maiztasunarekin egin ahal izango ditu kontrol-analisiak.

Azpeitiko Udalak jasotako laginak erdibitu egingo dira horietako bat erabiltzailearen eskueran utziz eta bestea Azpeitiko Udalak aukeratutako laborategi homologatuan aztertuz, isurketen analisirako ondoren adierazitako txostenean identifikatutako analisi-metodoak erabiliz: «Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater», American Public Health Association (APHA), American Water Works Association (AWWA) eta Water Pollution Control Federation (WPCF) erakundeek argitaratua.

Analisirako metodoak aldaketetara eta indarrean jarriko diren metodo berrietara egokituko dira.

Analisiaren emaitzetan adostasunik ez badago, Azpeitiko Udalak laginketa-forma eta mota, eta zehaztu beharreko parametroak definituko ditu, bai eta laginketa hori egingo den laborategi homologatua ere. Laginketaren edo langinketen kostua eta ziurtapen-analisia erabiltzailaren kontura izango da, baldin eta aurretik lortutako emaitzatik + %20ko diferentzia antzematen bazaio emaitzari.

11. artikulua.Isurketa-baimena.

A eta B motako erabiltzaileek udal lizentzia-atalak barne duen isurketa-baimena eskatu beharko dute Udaletxean. Araudi hau indarrean jartzen denetik 3 hilabeteko epean, isurketa-baimena eskatu beharko dute C motako erabiltzaileek. Aipatutako baimena eskatzeko ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

 

-Ihardueraren izena eta gizarte-egoitza.

-Uren jatorria: Emaria eta erabilera.

-Hondakin-urarentzako hartutako Aurretratamenduen deskribapena proiektu teknikoaren bitartez, bai eta horien eraginkortasuna ere.

-Estolderia Publikoaren Sarera Isuritako Uraren ezaugarriak, emariak eta horien erregimena bereziki adieraziz, eta erregelamendu honetan mugak ezarri zaizkien substantzien kontzentrazioak eta ezaugarriak.


-Hartutako segurtasun-dispositiboak, Estolderia Publikoaren Sarera isur daitezkeen lehengaien edo landutako produktu likidoen biltegiratze-elementuetan sor daitezkeen ezbeharren prebentziorako.

-Bilketarako Barne-Sarearen eta aurretratamendurako instalazioen planoak, bai eta erregistro-kutxetarena eta segurtasun-dispositiboena ere.

-Isurketak zehazteko eta ezaugarriak adierazteko beharrezko datu guztiak.

Eskarian adierazitako datuak ikusita, Azpeitiko Udalak, 2 hilabeteko epean, baldin eta datu osagarriak eskatzen ez badira, ahalmena izango du:

-Baimena besterik gabe emateko, beti ere eskarian aurkeztutako datuak betetzen badira.

-Baldintzekin emateko.

-Ukatzeko, arrazoiak azalduz.

Isurketa-Baimenean, Azpeitiko Udalak karga kutsatzailea zein den zehaztuko du. Bere izaera autonomoaz gain, Iharduerarako Udal-Lizentzian barne hartzen den baldintzetako bat da, industri iharduerak ezarri eta martxan jartzeko, eta beraz isurketa-baimena indargabetuta geratuko balitz gauza bera gertatuko litzaioke Udal-Lizentziari, ihardueraren funtzionamendua etetzera behartuta egongo litzatekeelarik.


12. artikulua.Erabiltzailearen betebeharrak.

5. artikuluan adierazitako hitzetan kontrol-kutxeta instalatu behar duten erabiltzaileak behartuta daude:

-Emandako Baimenean adierazitakoaren arabera isurketak egitera.

-Titulartasun-aldaketa jakinaraztera.

-Isurketa-bolumenean izandako edozein aldaketa edo %10etik gorako parametroen kontzentrazioetako bariazioak jakinaraztera.

-Isurketa-Baimen berria eskatzea, merkataritza-ihardueran edo industri prozesuan aldaketa kualitatibo edo kuantitatiborik egongo balitz.

Azpeitiko Udalak aurretik adierazitako betebeharrak betetzea eskatu ahal izango die Erabiltzaileei, baldin eta dagokien aldaketen berri izango balute.


13. artikulua.Arau-hausteak.

1.Arau hausteak ondoren adierazitako hauek izango dira:

a)6.1. apartatuan jasotako debekuak bete gabe isurketak egitea.

b)6.2. apartatuko 1. Taulan ezarritako mugak gaindituz isurketak egitea.

c)Ikuskaritza, jagoletza eta kontrol-funtzioak oztopatu edo eragoztea.

d)Azpeitiko Udalak eskatutako informazioa ukatzea edo eman nahi ez izatea, hain zuzen ere egingo den isurketa edo dagoeneko egindakoa ezagutzeko beharrezkoa.

e)12. artikuluan erabiltzailearentzako ezarritako betebeharrak ez betetzea.

f)Arrisku edo larrialdiko edozein egoera ez jakinaraztea.


g)Titulartasun-aldaketen berri ez ematea.

h)Araudi honen 12. artikuluan adierazten denez, jardueraren edo isurkinen kalitatearen berri ez ematea.

i)Orokorrean, Erregelamendu honetan ezarritakoa bete gabe edozein iharduera edo ekintza betetzea.

2.Arau-hausteak honela sailkatzen dira:

2.1.Arinak.

a)Estolderia Publikoaren Sarean, instalazioetan, Araztegietan edota hirugarren pertsonei 75.000 pezeta baino gutxiagoko kalteak eragiten dizkieten egiteak eta ezegiteak.

b)Ikuskapen, jagoletza eta kontroleko eginkizunei eragozpenak jartzea.

c)Araudi honetako edozein debeku ez betetzea edo betebeharreko egitekoak ez egitea; beti ere, arau-hauste larri samar, larri edo oso larriak ez direnean.


2.2.Larri samarrak.

a)Estolderia Publikoaren Sarean, instalazioetan, Araztegietan edota hirugarren pertsonei 75.001 eta 750.000 pezeta bitarteko balorazioa duten kalteak eragiten dizkieten egiteak eta ez-egiteak.

b)Araudi honetan ezarritako mugak ez betetzea, isurketa-baimenari dagokionez, azken hauek desberdinak diren kasuan.


c)Titulartasun-aldaketen berri ez ematea.

d)Jardueraren edo isurkinen kalitatearen berri ez ematea.


2.3.Larriak.

a)Estolderia Publikoaren Sarean, instalazioetan, Araztegietan edota hirugarren pertsonei 750.001 eta 7.500.000 pezeta bitarteko balorazioa duten kalteak eragiten dizkieten egiteak eta ez-egiteak.

b)Debekatutako isurketak egitea.

c)13. Artikuluaren 2.2. saileko b, c eta d atalak, aldez aurretik kausa berberagatik beste zigor bat jarri izan balitzaio.

d)Arrisku edo larrialdi egoera baten berri ez jakinaraztea.

e)Egin beharreko isurketa edo egindako isurketaren berri zehatza izateko Azpeitiko Udalak eskatutako beharrezko informazioa emateari uko egitea edo zailtasunak jartzea.

2.4.Oso larriak.

a)Araudi honetan zerrendatutako arau-hauste arin, larri samar eta larriei dagozkielarik, egiteak eta ez-egiteak Estolderia Publikoaren Sarean, instalazioetan, Araztegietan edota hirugarren pertsonei 7.500.000 pezeta baino gehiagoko kalteak eragiten zaizkienean.

3.Arau-hausteen ondorioz, ondoren adierazitako santzioak edo betebeharrak ezarriko dira:

a)Isuna.

b)Isurketa-Baimenaren kautelazko etena.

c)Isurketa-Baimena behin-betiko, erabat edo partzialki etetzea.

d)Isurketak eragozteko beharrezko obrak egitea, Estolderia Publikora nahiz Pribatura egindakoak.

4.Hutsegite arinek eta larri samarrek legeriak zehazten duen zenbatekoaren araberako isuna izango dute.

Hutsegite larriak baimena aldi baterako kentzea ekarriko du eta zigorra eragin duen kausak dirauen bitartean iraungo.


Hutsegite oso larriei behin-betiko baimena kenduko zaie zigor moduan.

5.Egindako arau-hausteak Estolderia Publikoaren Sarea, honen ustiapenaz eta mantenimenduaz arduratzen diren pertsonen osasuna edo arazketa-prozesua eta Jabetza Hidrauliko Publikoaren segurtasun fisikoa arriskuan jarriko balu, zigor-espedientearen ikuskatzaileak isurketa horien berehalako gelditzea aginduko luke, eta, eskakizuna betetzen ez bada, isurketa-baimenaren kautelazko geraldia ere.


6.Zigor-espedienteen bideratzea Administrazio Jardunbidearen Legeak agintzen duenari lotuko zaio eta ezarritako isunak premiamendu bidez kobratuko dira, hauek borondatez ordainduko ez balira.

7.Zigor-espedientearen irekitzea Udalerriko Alkateari dagokio, bai ofizioz nahiz Kontsortzioaren proposamenez. Espedientearen bideratzea eta ebazpena eta dagozkion zigorren ezarpena, kasuak kasu, Alkatearen eskumenera geratzen dira, edozein izaerakoak izanik ere.

8.Aurreko atalean aurreikusitako jarduketak kontuan hartu gabe, Udalak beste erakunde eskudunetara jo ahal izango du, indarreko legeriaren babesean, espedienteen irekitzea eskatzera.

9.Zigorrak alde batera utzita, legea hausten dutenek eragindako kalteak itzuli eta sortarazitako galerak ordaindu beharko dituzte. Erakunde zigortzaileak ezarriko du ordaindu beharreko kaltegaleren zenbatekoa, Kontsortzioaren edo Udalaren proposamenez, kasuaren arabera.

14. artikulua.Santzioak.

1.Isunen zenbatekoa ondoren adierazitakoa izango da:

-Arau-hauste arinak: 150.000 pta.-ra arte.

-Arau-hauste ez hain larriak: 150.001 pta.-tik 1.500.000 pta.-ra arte.

-Arau-hauste larriak: 1.500.001 pta.-tik 15.000.000 pta.-ra arte.

-Arau-hauste oso larriak: 15.000.001 pta.-tik 75.000.000 pta.-ra arte.

Azpeitiko Udalak aipatutako isunen zenbatekoa eguneratuko du, prezioen bilakaerara egokitzearren.


2.Santzioak ezartzeko konpetentzia honako hauek izango dute:

a)Udalari, arau-hauste arinetarako, ez hain larrietarako eta larrietarako.

b)Ingurugiroko Aginte eskudunak, arau-hauste oso larrien isunetarako, aldi baterako kautelazko etenetarako, behin-betikoetarako eta Lizentziak berritzeko.

3.Bai isunak bai eta egon daitezkeen kalteordainak ere, premiazko bidetik exigituko dira.

4.Sor daitezkeen erantzukizun zibilak aurreko kasuak edozein izanda ere ebatziko dira jurisdikzio eskudunaren bitartez.

I ERASKINA

AZPEITIKO UDALAREN MENPE DAUDEN KOLEKTOREETARA LOTZEKO ARAUAK

HODIAK

1.Hormigoizko hodiak.

1.1.Baldintza orokorrak.

Obran erabilitako hodiak egiaztatutako esperientzia duten fabrikakoak izango dira. Edozein hodi instalatu aurretik, Kontratistak hodigilearen izena emango dio Udaletxeari, beharrezkoa izanik ondorengo baldintza hauek aurkeztea:


-Hormigoiaren gutxienezko erresistenzia, dosifikazioa eta ur/zementu erlazioa.

-Armadura-mota, zeharkako eta luzetarako armadura bakoitzaren muga elastikoa eta zenbatekoa. Gainera, kanpaiaren armaduraren xehetasuna aurkeztuko du.

-Gutxienezko pitzadura (hormigoi armatuzko hodia baldin bada) eta haustura-karga, Kontratistak garantizatu beharrekoa eta adierazitakoak baino handiagoak izan beharko dutenak.

-Antzeko obretako esperientzia.

-Hornitzaileak eskaintzen duen barruko eta kanpoko estaldura.

Baldintza horiek betetzen ez badira eta Udaletxeari betetzen ez bazaizkio, hornitzailea gaitzetsi egingo da, horregatik Kontratistak inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango ez duelarik.

Hodia onesteko aldez aurretik ondoren adierazitako saiakuntzak egingo dira:

-Bi hodien haustura, hodi-diametro bakoitzak erabiliko diren horien antzeko baldintzak izango dituelarik hiru ertzetako hausturaren saiakuntzaren bitartez.

-Bi hodien haustura, ur-presio bidez horietako bakoitza zipoztuz, beharrezkoa izanik erabateko iragazkaiztasuna 0,7 kg/cm2ko presiora arte. Horretarako, hodia ura duela mantenduko da presio horretan, ordu erdian 0,1 kg/cm2ra arte jaitsi ahal izango delarik. Ondoren hodia ur-presio bidez hautsiko da.

Saiakuntza horiek Udal pertsonalaren aurrean egin behar dira, eta hortik sortutako gastu guztiak Kontratistaren kontura izango dira.

Exigentzia hauek bete ondoren, Udalak hodiaren onespena jakinaraziko dio Kontratistari. Hodiak bete beharreko ezaugarri orokorrak honako hauek dira:

-Hodiaren gutxienezko luzera, pieza berezien kasuan izan ezik, 2.40 m.koa izango da.

-Hodian diametro nominala, fabrikazio-data eta hodi-mota adierazi behar dira.

Armadura eliptikoa erabiltzen den kasuan, argi eta garbi adierazi behar da hodiak zangan hartu behar duen jarrera.

400 mm.ko diametroa duten hodiak hormigo-masakoak izan daitezke, baina gainerakoek hormigoi armatuzkoak izan behar dute.

Hiru ertzen karga-saiakuntzaren arabera gutxienezko metro linealeko hodiek jasan behar dituzten kargak (hodia elkarren artean bost (5) zentimentroko tartea duten euskarriekin bere sortzaileetan oinarriturik) 1.1. Taulan adierazten dira:

1. TAULA
(kargak Tm/m²tan)

II III IV

Pitzadura-karga 5,0 6,5 10,0

Haustura-karga 7,5 10,0 15,0

Gutxienezko zementu-dosifikazioa 400 kg.koa izango da metro kubiko hormigoiko.

Muturretan 600 mm.ko argi libre batez eutsitako 750 mm. x 150 mm.ko probeta baten arabera, argi librearen herenean kargatutako flexotrakzioarekiko hormigoiaren gutxienezko erresistentzia 60 kg./zm2.koa izango da. Saiakuntzan erresistentzia hori lortzen ez bada, masa-hormigoizko hodi baten hiru ertzen saiakuntzan etendura bat egingo da; ertz horiek hodiak egiteko erabilitakoen ezaugarri berdinak izango dituzte eta, horrela, flexotrakzioarekiko erresistentzia saiakuntza horretatik lortuko da. Funtzionamendu mekaniko onaz gain, entxufeen eta mihiztaduren moldeaketa egokia eta hodiaren barneko gainazala leuna izatea exigituko da, bai eta ehuneko hamarra baino txikiagoa izango den bat ere, berrogeita zortzi (48) orduz urazpian egon ondoren, eta 2mm. baino gutxiagoko zimurtasuna Britsish Standard 5911. Parto.3:1982 arauaren arabera.

2.Saiakuntzak.

Ehun hodiko lote bakoitzean edo zati bakoitzean ondoko saiakuntzak egingo dira:

-Karga-saiakuntza bat hiru ertzen saiakuntzan, pitzadura-karga eta etendura-karga neurtuz.

-Hiru iragazkortasun- saiakuntza, 0,7 kg./zm2.ko presiopean eta ordu erdiz, gehienez 0,1 kg./dm2.ko galera ezarri ahal izango delarik.

-Hodiaren zimurtasuna egiaztatzeko hiru saiakuntza.


Karga-saiakuntzak zehaztuak izan diren emaitzak ematen ez baditu, beste bost hodi probatuko dira, eta horietako batek koadroko emaitzak ematen ez baditu, 100 hodiko lotea ez da onartuko.

Hiru hodietako batean iragazkortasun-saiakuntza betetzen ez bada, beste hirurekin egingo da saiakuntza, eta horietako batekin betetzen ez bada, loteko hodi guztiekin egingo da eta betetzen ez duten guztiak ez dira onartuko.

Zimurtasun-saiakuntza lotetik aukeratu diren hiru hodiek bete beharko dute. Horietako batek betetzen ez badu, beste hiru aukeratuko dira eta berriz ere horietako batek betetzen ez badu, saiakuntza lote guztiarekin egingo da eta betetzen ez duten hodi guztiak ez dira onartuko. Saiakuntza horiek guztiak udal pertsonalaren aurrean egingo dira. Lotea egiaztatzeko hasierako saiakuntzak Kalitate-Kontrolerako gastuen partidan barruan ordainduko dira. Lehenengo saiakuntzen huts-egitearen ondorioz egiten direnak kontratistak ordainduko ditu.

3.Hodiak lotzeko kautxuzko junturak.

3.1. Saneamendu-hodietako entxufeen eta lokarrien arteko loturetan jarri beharreko water-stop junturek ondoko ezaugarriak izan beharko dituzte:

-Diseinuarekiko aldez aurreko tolerantzia edozein dimentsiotan: %6.

-Gutxienezko trakzio-tentsioa 80kg/zm2

-Hausturaren elongazioa, %350.

-Gutxienezko Shore gogortasuna 35

-Gehienezko Shore gogortasuna: 50

-Gehienezko makurdur konpresioarekiko saiakuntzan %25.

-Zahartzapen azeleratuaren saiakuntza:

-Trakzio-tentsioaren gehienezko galera, %15.

-Gehienezko elongazio-galera, %20.

-Gehienezko ur-zurgapena, pisuaren %a 10.

-Ozonoarekiko erresistentzia: Saiakuntzan hausturarik ez.

Horrez gain, kontratistak Udalari ondoko datuak adierazi behar dizkio honek juntura onar dezan:

-Fabrikatzailearen izena.

-Junta-mota eta bere ezaugarri geometrikoak eta fisiko-kimikoak.

-Antzeko obretan izandako esperientzia.

Udalak egoki derizkion egokitasun-saiakuntzak egin ahal izango ditu juntura onartzeko. Saiakuntza horiek kontratistak ordainduko ditu; obra-zuzendariak proposatua izan den juntura atzera bota dezake, eta kontratistak ez du inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.

3.2. Saiakuntzak

100 junturetako lote bakoitzean edo diametro bakoitzeko zati bakoitzean ondoko saiakuntzak egingo dira:

-3.1. puntuan zehaztutako baldintza fisiko-kimikoak egiaztatzeko saiakuntza bat.

-Hiru hoditan eta bi junturetan egindako iragazkortasun-saiakuntza bat, hodiak, 0,7 kg./zm2.ko presioa jasango duten muturretan zipoztuak izango direlarik. Saiakuntza ordu erdiz egingo da eta aldi horretan ez da ur-aztarnik agertuko junturaren zonan.

Saiakuntza hauek ezarriak izan diren baldintzak betzen ez badituzte, junturen lotea ez da onartuko.

Saiakuntza guztiak udal pertsonalaren aurrean egin beharko dira, eta saiakuntza fisiko-kimikoak laborategi ofizialean egingo dira.

3.3. Kutxetak eta erregistro-putzuak

Kutxetak eta erregistro-putzuak hormigoi prefabrikatuzkoak izango dira; zolata prefabrikatua duten edo in situ egindako zolata duten kutxetak erabiltzea baimentzen da, eta hauen gutxienezko erresistentzia 200 kg./zm2.koa izango da.

Kutxeten goialdeko zatiak tronkonikoak edo lauak izan daitezke. Kutxeta berezien kasuan bakarrik erabili ahal izango dira in situ egindako kutxetak, esate baterako, ibaian edo hiru hartune baino gehiago dituztenean.

Kutxeten diseinuaren ezaugarriak:

-Hormigoiaren gutxienezko erresistentzia: 275 kg./zm2. kutxeta prefabrikatuetan eta 200 kg./zm2. in situ egindako kutxetetan.

-Kutxetaren gutxienezko lodiera: Kutxetaren barne-diametroaren 1/12.

-Sarreraren gutxienezko diametroa: 600 mm.

-Kutxetaren paretetan geruza batean edo bitan jarri beharreko gutxienezko armadura, ondokoa izango da guztira, neurri geometrikoari dagokionez: As=0,0021x Dxt. eta kutxetaren altueraren metro lineal bakoitzeko.

-Kutxetaren goialdeko zonaren erremate gisa forjatu lauak erabiltzen badira, hauen lodierak gutxienez 150 mm. izango ditu, barne-diametroa 1200 mm.koa edo txikiagoa bada. Diametroa 1200 mm.koa baino handiagoa bada, gutxienezko armaduraren neurria metroko 2,5 zm2koa. izango da bi norabideetan.

Sarbide-baoaren zonan armadura honek indartua eta ainguratua izan behar du.

-Kutxetaren zolatak armadura bat izan behar du, eta honen neurri geometrikoa metro karratuko 2,5 zm2.koa izango da bi norabideetan.

-Eraztun-junturak ar-eme motakoak izango dira, eta ez dute irregulartasunik izango kutxetaren barnean. Juntura hauek betun-mastila bidez zigilatu beharko dira.


-Kutxetaren barnealderako sarbide-pateak metalezkoak izango dira, eta indar handiena eragin dezakeen puntuan kokatutako 130 kg.ko karga kontzentratu bat jasateko gai izango dira. Pateen arteko distantzia 40 zm.koa edo txikiagoa izango da.

Pateak hormigoian ainguratuko dira, gutxienez 7,5 zm. Patearen gutxienezko zabalera 25 zm.koa izango da. Paretaren eta patearen arteko distantzia librea 10 zm.koa izango da.

Pate guztiek korrosioaren aurkako babesa izango dute, galbanizatu bero bidez, epoxi-pintura bidez, edo metal herdoilgaitzak erabiliko dituzte. Pate bakoitzaren sekzioaren gutxienezko diametroa, korrosioaren aurkako tratamendua eman aurretik, 25 mm.koa izango da.

-Kutxetetako zolatak handitu egingo dira, irteera-hodieriarantz iristen den ura orientatzeko lehenespen-kanalak sortzeko.

4.Kutxeta eta hodiaren arteko lotura.

4.1. Baldintza orokorrak.

Hemen deskribatutako lotura hodieria eta erregistro-putzuaren estankotasuna ahalbidetzen duen gomazko lotura bat da. Kontratistak, egoki baderitzo, hemen deskribatutakoa ez den beste lotura-mota bat proposa diezaioke udaletxeari. Halere, Udalak aldaketa kutxeta guztietan egitea edo haietako batzuetan bakarrik egitea onar dezake, eta kontratistak ez du inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango berak proposatutako sistema onartzen ez bada.

Lotura honen ezaugarriak dira:

-Lotura kautxuzko (naturala edo sintetikoa) eraztunez osatuko da; eta eraztunak kutxetari eta hodieriari lotuta egongo dira, altzairuzko metalezko elementuen bidez. Elementu hauen ezaugarri fisiko-kimikoak ondokoak izango dira:

a)Kautxu naturala edo sintetikoa.

-Azido sulfurikozko erasoa 48 orduz: Pisu-galerarik ez.

-Azido klorhidrikozko erasoa 48 orduz: Pisu-galerarik ez.

-Gutxienezko trakzio-tentsioa: 85 kg./zm2.

-Hausturaren gutxienezko elongazioa: %350.

-Gogortasuna: ± 5º, fabrikatzailearen diseinuaren arabera.

-Zahartzapen azeleratuaren saiakuntza: Gehienez %15eko galera trakzio-tentsioan eta %20eko galera elongazioan.

-Konpresio-saiakuntza: Jatorrizko desbideraketaren %25eko galera.

-Gehienezko ur-zurgapena: Hasierako pisuaren %10.

-Ozozoarekiko erresistentzi saiakuntza: Pisu aldaketarik ez.

-Tenperatura-jaitsierarekiko erresistentzia: Ezin da hausturarik izan -40.º Ctara.

-Ebakitzailearekiko erresistentzia: 34 km./m.

Magnetikoa ez den altzairu herdoilgaitzezkoak izango dira, ASTM C.923 eta A.167. araua betez.

4.2. Saiakuntzak.

100 junturako lote bakoitzean edo diametro bakoitzeko zati bakoitzean, ondoko saiakuntzak egingo dira:

-Gorago adierazitako baldintza fisiko-kimikoak egiaztateko saiakuntza bat.

-Hodieriaren eta kutxetaren edo erregistro-putzuaren arteko loturaren iragazkortasun-saiakuntza bat, 0,7 km./zm2.ko presiopean, ondoko kasuetan urik galtzen ez dela egiaztatuz:

a)Zuzen lerrokatutako hodia.

b)Edozein posiziotan lerrokatutako hodia, gutxienez 7.ºko desbideraketa ahalbidetuz.

Saiakuntza guztiak obra-zuzendariaren edo bere ordezkariaren aurrean egingo dira, eta saiakuntza fisiko-kimikoak laborategi ofizialean egingo dira.

Zehaztuak izan diren ezaugarriak betetzen ez badira, eta obra-zuzendariak hala baderitzo, ez da lotea onartuko.

5.Burdinurtuzko estalkiak eta markoak.

Azpeitiko Udalak adierazten duen motakoak izango dira eta honek adierazitako ezaugarriak izango dituzte.

Espaloietan edo bide gaineztaezinetan jarri beharreko estalkiek eta markoek itxiera normala izango dute, eta taparen eta markoaren multzoak guztira 63 kg.ko pisua izango du gutxienez.

Zona gaineztagarrietan edo ubidean jarri beharreko estalkiek eta markoek itxiera hermetikoa izango dute; espaloietan, lur naturalean eta bideetan gutxienez 63 kg.ko pisua izango dute guztira. Ubidean jarri beharreko estalki hermetikoak kontratistak proposatuko ditu eta obra-zuzendariak onartu beharko ditu; Kontratistak ez du izango inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik bere proposamena onartzen ez bada.

iI ERASKINA

Parametroak Mugapena

Gehienezko emaria produkzio-orduen batez-besteko emariaren hirukoitza baino txikiagoa

Tª ºC 40

pH 5,5 a 9,5

Eroankortasuna µS/cm 5.000

Kolorea Disoluzioan nabariezina 1/40

Detergentes mg/l 10-20

Solido lodiak ez dira agertzen

Jalkidurazko solidoak ml/l 20

Esekidura-solidoak mg/l 600

Olioak eta koipeak mg/l 100-150

DBO5 mg/l 500

DQO mg/l 4 aldiz DBO5

N-guztira (organikoa + amo-

niakala +NO2+ NO3) mg/l (N) 75-100

N-NH3 mg/l (N) 40-50

P guztira mg/l (P) 15-20

SO4 mg/l 500-1.000

SO3 mg/l 5-10

S= mg/l 1-2

Cl mg/l 1.600-2.000

Fenolak mg/l 5-10

Fe mg/l 15-25

Zn mg/l 3-5

Cr. guztira mg/l 1-4

Cr. VI mg/l 0,5-1

Cu mg/l 1-3

Cd mg/l 0,1-0,5

Ni mg/l 2-5

Pb mg/l 0,5-1

Hg mg/l 0,01-0,1

As mg/l 0,1-0,5

Ba mg/l 10-20

Sn mg/l 2-5

Mn mg/l 2-5

Ag mg/l 0,5-1

Se mg/l 0,1-0,5

Al mg/l 12-20

Metal guztiak burdina salbu mg/l 20

CN guztira distilazioan mg/l 0,5-2

CN libreak mg/l 0,1-0,5

Zianatoak mg/l 2-5

Kloro librea mg/l 0,5-3

Fluoruroak mg/l 10-15

Toxikotasuna equitox/m3 25


III. ERASKINA

KOLEKTOREARI LOTUTAKO 1. ETA 2. MOTAKO KUTXETAK

1 Motako Kutxeta

1.Kontroleko armairua.

2.Erregistro homologatua.

3.PVC-ko tutua.

4.Zolata.

5.Neurriak gutxi gora behera.

2 Motako Kutxeta

1.Kontroleko armairua.

2.Erregistro homologatua.

3.Forjatu jasankorra.

4.Altuera aldagarria gutxienez 1,80

5.Kanala 50 x 40 gutxi gora behera.

6.Erregistroa 200 x 70.

7.Zolata H-200

Azpeitia, 2002ko martxoaren 22a.-Alkateak. (3296)

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information