wrapper

Oharrak

2008/11/05

Udal taldeei buruzko ordenantza

Udal taldeei buruzko Ordenantza

Data: 2008ko uztailaren 29a

1. artikulua.

1.  Zinego­tziek, Udalba­tzan jarduteko, taldeak osatuko di­tuzte; Udalba­tzan jarlekuak lortu dituzten talde politikoak, fe­derazioak, koalizioak edo taldeak izango dira horiek.

2.  Hauteskunde zerrenda berekoak izan eta hautatu dituzten zinego­tziek ezin izango dute osatu talde bereizirik; baina osa­tze­rik izango dute talderen bat, hauteskundeetara aurkeztean legez eratutako alderdi politikoek osa­tzen badute zerrenda hori.

3.  Zinego­tzi bakarra lortu duen zerrendak eskubidea izan­go du Udalba­tzan jarduteko, talde moduan har dezaten.

4.  Zinego­tziak ezin dira aldi berean bi taldekoak izan.

2. artikulua.

1.  Hauteskundeetan aurkeztutako zerrenda osa­tzen duen udal-taldean ez dauden edo jatorrizko taldea uzten duten zinego­tziak ez-atxiki­tzat joko dira alderdiren batek koaliziotik irtetea erabaki­tzen duenean, hauteskunde-koalizio gisa aurkeztutako hautagai-zerrenden kasuan izan ezik.

2.  Hasieran zeuden taldetik bidal­tzen dituzten zinego­tziak talde mistoan sartuko dira automatikoki.

3.  Epai edo ebazpen judizial bidez desegindako edo zigortutako udal-taldeetako zinego­tziak ere automatikoki sartuko dira talde mistoan.

4.  Xede horretarako, Udalba­tza­ren agintaldian, zinego­tziak ezin dira sartu hasierakoa ez den beste talde batean, aipatutako talde mistoan izan ezik, hori guztia Araudi honetako 1.2 eta 2.1 artikuluetan xedatutakoaren kalterik gabe.

3. artikulua.

1.  Udal taldeak era­tzeko, ida­tzi bat zuzenduko diote Alka­teari eta taldeko kide guztiek sinatuko dute ida­tzi hori. Udalba­tza­ren idazkari­tza orokorrean aurkeztuko dute ida­tzia, Udala eratu eta hurrengo bost astegunean.

Araudi honetako 1.2 artikuluaren babesean udal talde bereziak era­tzea aukeratu duten alderdi politikoen federazioak, koalizioak edo taldeak Udalba­tzako Idazkari­tza Nagusian aurkeztu behar dute, aurreko paragrafoan aipatutako epean, Alkateari zuzendutako ida­tzia, kide guztiek sinaturik; eta jaso behar dute ida­tzi horretan, talde bereiziak era­tzeko berariazko borondatea, eta kasu guztietan zerrenda osa­tzen duten alderdi politikoekin bat etorriko da, eta era berean zein­tzuk osa­tzen duten adieraziko da.

2.  Eraketa ida­tzi horretan bertan agertuko da zein izendatu duten taldeko bozeramaile, eta haien ordezkoak ere izendatu ahal izango dira.

3.  Udal taldeak eratu izanari buruz eta haien kideei eta bozeramaileei buruz, artikulu honetako 1. zenbakian aurreikusitako epea bete eta gero egiten den lehenengo bilkuran, horien guztien berri emango dio Alkateak Udalba­tza­rrari.

4.  Araudi honetako 2.1 artikuluan jaso­tzen den udal taldeen osaera alda­tzeko, era­tzeko jarrai­tzen den prozedura bera jarraitu behar da.

4. artikulua.

Zinego­tzi izaera Udalba­tza eratu eta gero har­tzen dutenak, euren hauteskunde-zerrendari dagokion taldean sartu beharko dira edo, bestela, kide ez-atxiki­tzat joko dira. Lehen kasuan bost laneguneko epea izango dute kargua har­tzen dutenetik dagokien taldean sartu direla egiazta­tzeko Alkateari zuzendutako eta dagokion Bozeramaileak sinatutako ida­tziaren bitartez.

Zinego­tziak hauta­tzeko baliatutako hauteskunde-zerrenda osa­tzen duen taldean sar­tzen ez badira, kide ez-atxiki­tzat joko dira. Aurreikuspen hori ez da aplikagarria izango alderdiren batek koaliziotik irtetea erabaki­tzen duenean, hauteskunde-koalizio gisa aurkeztutako hautagai-zerrenden kasuan.

5. artikulua.

1.  Talde mistoa automatikoki eratuta geratuko da zinego­tziak hasieran zeuden taldetik egozten badituzte nahiz Udalari udal-taldea desagertu edo zigor­tzen duen epai edo ebazpen ju­diziala jakinarazten bazaio. Hori eragiten duten aipatutako bal­din­tzak izaten badira, Lehendakari­tzak Udalba­tzari jakinaraziko dio egiten duen lehenengo bileran.

2.  Talde mistoko zinego­tziak independenteak izango dira bata bestearekiko.

3.  Talde mistoak gainerako udal-taldeen eskubide eta betebehar berberak izango ditu.

4.  Talde mistoa zinego­tzi bat baino gehiagok osa­tzen ba­dute eta Bozeramailea eta ordezkapen-ordena izenda­tzeko adostasunik lor­tzen ez bada, alkateak izendatu ahal izango ditu, kide guztiei aldizkako esku-har­tze berdina izateko aukera ematen dien ­txanda ezarriz.

Talde mistoa osa­tzen duten zinego­tziek, hala nahi badute, Bozeramaile kargua har dezakete txan­daka, beraiek erabakitako ordenan.

Talde mistoko Bozeramaileak taldeko kide guztien iri­tzia adierazteko esku hartuko du, bere iri­tzi per­tso­nalarekin bat badator edo ez.

5.  Osoko bilkuretako eztabaidetan, kide batek edo gehiagok esku hartu ahal izango dute talde mistoaren izenean, talde bakoi­tzari dagokion denbora beraien artean banatuz.

6.  Talde mistoko edozein zinego­tzik aurkez ­ditzake udalean proposamenak, ekimenak edo bestelako ida­tziak haren izenean.

7.  Talde mistoak akordiorik lor­tzen ez badu Informazio Batzor­deetarako eta parte har­tzea dagokion gainerako organoetarako kideak izenda­tzeko, alkateak erabakiko du nola banatu talde mistoko zinego­tziak ­batzorde eta organoetan, betiere partaide­tza-berdintasuna bila­tzen ahaleginduz.

Epai edo ebazpen judizial bidez erabakitako udal-taldearen zigor­tze edo desegitearen ondorioz zinego­tziak talde mistoan sar­tzen badira, Informazio Batzor­deen eta gainerako organoen eraketa ez da aldatuko, baldin eta aurkakoa adierazten duen jakinarazpenik ez badago eta zigortutako edo desegindako taldeko zinego­tziak talde mistoko kide­tzat joko dira xede horietarako.

6. artikulua.

Udalaren antolaketa administratiboaren fun­tzio aukeren arabera, udale­txean bulego bat edo lokal bat izango dute udal taldeek, bakoi­tzak bere aldetik bilerak egiteko eta herritarren bisitak jaso­tzeko. Alkateak edo barne araubideko sailaren ardura duen zinego­tziak taldearen esku jarriko du giza eta material baliabideen ­gutxieneko azpiegitura bat.

7. artikulua.

Udal taldeek honetarako erabili ahal izango dituzte udal lokalak, herriko auzokideen interes kolektiboak, orokorrak edo arlokakoak defendi­tzeko dauden elkarteekin bilerak edo lan saioak egiteko.

Alkateak edo barne araubideko sailaren ardura duen zinego­tziak araudi bat ezarriko du udal lokal horiek erabil­tzeko udal­ba­tzako taldeek, kontuan izanik fun­tzio koordinazioa eta talde horietako bakoi­tza­ren ordezkari­tza politikoko mailekin bat.


Ez da halako bilerarik onartuko, Udalba­tza­rraren edo Gobernu Batzor­dearen bilkuran egin behar direnean egiten badira horiek.

8. artikulua.

Udal taldeei dagokie, alkateari zuzendurik taldeko bozeramaleak egindako ida­tzi baten bidez eta Araudi honetan kasu bakoi­tzean aurrikusitako hitze­tan, taldekoak diren zinego­tziak osa­tzen dituzten organo kolegiodun guztietan ordezkatu behar dituzten kideak izenda­tzea.

 

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information