wrapper

Oharrak

2008/09/15

Udal planeamenduko Aholku Batzordearen araudia

Udal Planeamenduko Aholku Batzordearen erregelamendua. Behin betiko onespena.

Data: 2008-06-17

ZIOEN AZALPENA

Herritarren nortasuna libreki gara dadin laguntzeko botere publikoei dagokie gauzak erraztea haiek politikan, ekonomian, kulturan eta gizarte-eginkizunetan parte har dezaten. Herritarrek afera publikoetan, zuzenean edo ordezkarien bidez, parte hartzeko eta erabaki¬tzeko duten eskubidea arlo guztietan adierazi eta sustatu behar da, bai gizabanakoei dagokienez eta baita haiek osatzen dituzten taldeei dagokienez ere. Ildo horretan kontuan hartzekoa da Udal Antolaketa Araudiak 48. artikuluan xedatzen duena: «Udalbatzak, berak egiten dituen jarduerei buruz, informazio ahalik eta zabalena emango du, eta herritarrak bultzatuko ditu udalerriko bizi¬tzan parte har dezaten, betiere udal organoei dagokien erabakiak hartzeko ahalmena murriztu gabe».

Hirigintzaren arloan, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoru eta Hirigin¬tzari buruzkoak, herritarren parte hartzeko bideak errazteko asmoz 109. artikuluan xedatzen du Hirigintza-plangin¬za behin betiko onartzeko eskumena duten udalerri guztiak daudela behartuta Hirigintza Plangintzako Aholku Batzorde bat eratzera. Batzorde horrek, lehen adierazitako helburuak lortzen ahalegintzeaz gain, xedetzat du herri erakundeari laguntzea hirigintza antolamenduko tresna nagusiak formulatzen eta onartzen, batez ere, Plan Orokorraren zehaztapenei buruzkoak. Herritarrek hirigintzako informazioa izateko duten eskubidea bermatzeko ekintzen barruan sartzen da, eta horretarako udalaren hirigintzako plangintzaren eta lurralde-antolaketa eta sektore-antolaketaren arteko koherentzia eta osotasuna segurtatzen da.

Bestalde, Lege horren 110. artikuluak zehazten du Udal Araudiaren bitartez onartu behar direla Batzordearen eraketa eta haren oinarrizko ezaugarrien definizioa. Organo horrek izaera osagarria du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 20.1 artikuluan ezarritako oinarrizko zehaztapenen osagarria. Artikulu horrek 2. paragrafoan xedatzen du autonomia erkidegoek ezarri ahalko dutela toki araubideari buruzko legeen bitartez antolaketa osagarri bat, hots, gorago aipatutako oinarrizkoaren osagarria.

Helburu horrekin Udal Araudi honek proposatzen du Udal Plangintzako Aholku Batzordea eratzea eta haren funtzionamendua arautzea. Aholku emailea izango da eta kide ani¬tzekoa, eta partaidetza soziala ahalbidetuko du hirigintzako plangintza egiteko orduan eta garapen iraunkorra bultzatzeko eta bideratzeko garaian. Araudiaren bidez erabakitzen dira halaber Plangintzako Aholku-batzordearen oinarrizko egitura, eginkizunak eta araubide juridikoa, kontuan izanik kide anitzeko organoa dela eta era horretako organoentzat azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 22. artikuluan aurreikusten direnak (Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 110. artikuluan xedatutakoaren arabera ematen dugu Araudi hau:

I. KAPITULUA

UDAL PLANGINTZAKO AHOLKU BATZORDEA
ERATZEAZ ETA HAREN EGINKIZUNEZ

1. artikulua. Udal Plangintzako Aholku Batzordearen sorrera.

1. Azpeitiko Udalerriko Plangintzako Aholku Batzordea sortzen da lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 110. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.
2. Eratzen da hirigintza arloko informazioa eztabaidatu eta adostasunetara iristeko espazio iraunkor gisa, eta udala, gizarte-eragileak, eragile ekonomikoak, ingurumen-eragileak eta, oro har, herritarrak bilduko ditu.
3. Aholku Batzordea Azpeitiko Udaleko partaidetza organo osagarri bat da eta xedetzat du herritarrei eta haiek osatutako talde eta elkarteei aukera ematea udalerriko gobernu-organoek hartzen dituzten erabakietan lagundu dezaten.

2. artikulua. Atxikitzea.

Aholku Batzordea Hirigin¬tza eta ingurumen arloan eskudun den udal-arloari atxiki¬tzen zaio.

3. artikulua. Izaera juridikoa.

Aholku Batzordea kide anitzeko organo bat da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenenean, arautzen direnetakoa.

4. artikulua. Eginkizunak eta xedeak.
1. Aholku Batzordearen helburua da udalak, bere kabuz edo bestek eskaturik, hirigin¬tzako antolaketaz aurkezten dizkion zehaztapenez, galderak, txostenak eta proposamenak egitea.

2. Aholku Batzorde honek eginkizun hauek beteko ditu zehazki:
a) Jakingo du hirigintzako antolaketari buruz udalean zer azterketa, programa, arau eta jarduera-ildo nagusi dauden, eta haiei buruz txostenak egingo ditu. Lanak hasi aurretik, zer asmo dauden azalduko zaio eta haste-hastetik bermatuko da haren partaidetza.

b) Aztertuko ditu hirigintzako antolaketari buruz udalari beste instantzia batzuetatik hel¬tzen zaizkion ekimen, iradokizun, proposamen edo hautabideak, eta haiei buruzko txostenak egingo ditu.

c) Informazioa lortuko du interesa¬tzen zaizkion gaiez, hots, edozein egitasmo edo hirigintzako antolaketa tresnari buruz, oro har, eta batez ere Hirigintzako Ondare Katalogoari eragiten dioten egitasmo edo antolaketa tresnei buruz, eta, hala balegokio, haiei buruzko txostenak egingo ditu.

d) Informazioa lortuko du hirigintzaren arloan, eta zabaldu egingo die inplikatuak gerta litezkeen herritar elkarteei.

e) Udalari aholkua eta laguntza emango dio herritarren partaidetzari buruz, eta hiri iraunkortasunaz egiten diren azterlan, txosten eta proposamenetan.

f) Elkarteen eta erakundeen arteko elkarlana eta konpromisoa bultzatuko ditu proposatzen diren hirigintzako egiturazko antolaketaren zehaztapenei buruz.

3. Udal Plangintzako Aholku Batzordeak egiten dituen proposamenak edo aukerak gomendioak izango dira udal gobernuko organoentzat, eta proposamen edo aukera horiek aldatzen edo baztertzen badituzte, eran¬tzun arrazoitua eman beharko diote batzordeari, bai udal organoek eta bai beste administrazioek ere, udalaren¬tzat nahitaez bete beharreko eskumenak badituzte.

4. Nolanahi ere, udalak hirigintzako dokumenturen bati behin betiko onespena ematen badio, eta agiri horretan Aholku Batzordeak proposatutakoetatik ezberdinak diren aukerak jasotzen badira, justifikatu egin beharko ditu.

5. artikulua. Aholku Batzordearen edukiak. Txostenak egitea.

1. Aholku batzordeak Udalak lantzen edo ezartzen dituen hirigintza arloko plangin¬tza guztien berri izango du. Baita ere, edozein hirigintza jarduneko tresna, azterlan, programa, irizpide eta jardun ildoen berri izango du batzordeko lehendakariak hala ikusten duenean edo aholku batzordeko kide batek hala eskatuz gero. Horrez gain, egiturazko antolaketan eragina duten plangintza-tresnak lehen aldiz formulatzeko, tresna horiek guztiz edo zati batean berraztertzeko, edo tresna horietan aldaketa zehatzak egiteko espedienteetan txosentak egingo ditu, kasu guztietan eta nahitaez.
a) Plan orokorraren, Sektorizazio Planaren edo Bateratze Planaren egiturazko antolaketa lehen aldiz formulatzeko edo guztiz edo zati batean berraztertzeko espedienteetan, nahitaezkoa izango da Aurrerapen-dokumentuaren edukiari buruzko txos¬tena egitea. Plangintza horien hasierako edo/eta behin-behineko onespeneko dokumentuen edukiari buruzko txostena ere egingo da baldin eta batzordekideen laurden batek hala eska¬tzen badu.
b) Plan Orokorraren, Sektorizazio Planaren edo Bateratze Planaren egiturazko antolamendua zati batean aldatzeko espedienteei dagokionez, nahitaezkoa izango da txostena egitea hasierako onarpena jaso behar duen dokumentuaren edukiari buruz. Aurrerapen dokumentua baldin badago, hari buruzko txostenak ordezkatu ahal izango du aurrekoa.
2. Era berean, Aholku Batzordeak beste hirigintza-antolamenduko plan batzuen edo beste hirigintza-tresna batzuen espediente guztiak jasotzeko eta aztertzeko aukera izango du, baldin eta zinegotzi ez diren batzordekideen laurden batek gutxienez hala eskatzen badu. Kasu horretan, txostena egiteko epea bat etorriko da hasierako onespenaren ondoren espediente horrek jendaurrean egon beharko duen epearekin.
4. Arauzko txostenak Plangintza Aurrerapenaren jendaurreko epean egin beharko ditu, eta Aurrerapena tramitatzen ez denean, hasierako onespena jasotzen duen dokumentuaren jendaurreko epean. Aipatutako txostenak egin ezean, onespena emateko ardura duten udal organoek espedienteen tramitazioarekin jarraitu ahalko dute.


II. KAPITULUA

UDAL PLANGINTZAKO
AHOLKU BATZORDEAREN OSAERA

6. artikulua. Osaera.

Berdintasunaren Legeak parekidetasunari buruz ezarritako irizpideak ain¬tzat hartuta, kide hauek osatuko dute Udal Plangin¬tzako Aholku Batzor¬dea:
1. Lehendakaria: Alkatea. Honek Udalba¬tzako edozein zinego¬tzi¬ren esku utz dezake kargu hori.
2. Lehendakariordea: Hirigin¬tza eta ingurumen arloan eskumena duen udal saileko zinego¬tzi titularra izango da edo beste edozein zinego¬tzi, arlo horretako eginkizunak eskuordetu gabe baleude. Lehendakariak bezala, lehendakariordeak ere Udalba¬tzako edozein zinego¬tzi¬ren esku utz dezake kargua. Lehendakari kargua ¬hutsik badago, edo bilkuran ez bada edo gaixorik badago, lehendakariordeak ordezkatuko du, hark besteren baten esku ¬utzi ez badu.
3. Zinego¬tzi batzor¬dekideak:
a) Zerbi¬tzu orokorrak eta baserriak batzor¬deko zinego¬tzi titularra.
b) Parekidetasun batzor¬deko zinego¬tzi titularra.
c) Lehendakari eta lehendakariordeak bezalaxe, udalba¬tzako edozein zinego¬tzi¬ren esku utz dezakete beraien jarduna.
d) Udalean ordezkari¬tza duten alderdi politiko guztietako ordezkari bana, salbu eta alkatearen, lehendakariordearen eta aholku batzor¬dekide diren zinego¬tzi ordezkarien alderdikoak.

4. Zinego¬tziak ez diren batzor¬dekideak:
a) Azpeitiko auzo elkarteetako ordezkariak. Auzo bakoi¬tze¬tik gehienez ordezkari bat.
b) Herriko ikaste¬txe¬etako ordezkari bana.

c) Izaera orokorreko sindikatuetako bi ordezkari.
d) Nekazari¬tza sektoreko sindikatuetako ordezkari bat.
e) Minusbaliatuen elkarteetako ordezkari bat.
f) Emakume elkarteetako ordezkari bat.
g) Gazte elkarteetako ordezkari bat.
h) Dendarien elkarteetako bi ordezkari.
i) Ondarearen kon¬tser¬bazioan interesa duten elkarteetako ordezkari bat.
j) Aurreko ataletan ordezkatuak ez dauden kultur, kirol, gizarte arloetako ordezkariak.
k) Ingurumen arloko ordezkari bat.
l) Enpresa arloko ordezkari bat.
5. Idazkaria: Hirigin¬tza¬ren arloan eskumena duen saileko udal-fun¬tzionario arduraduna, edo hark bere ordez izenda¬tzen duen fun¬tzionarioa. Idazkariari Aholku Batzor¬deari lagun¬tzea eta aholkuak ematea dagokio, lehendakariaren zuzendari¬tza¬pean.
6. Era berean batzor¬dekide izango dira, eta botorik ez baina ¬hitza izango dute, hirigin¬tzako antolaketan ardura edo partaide¬tza duten udal teknikariek eta hirigin¬tzako planak idazteko ardura dutenek.
Aholku Batzor¬dekideek, lehendakariak eta lehendakariordeak boto eskubidea dute.
Aholku Batzor¬deak bere lana talde edo batzor¬deetan antola dezake landu behar dituen gaien arabera, hartara herritarren partaide¬tza indar¬tzeko eta informazioa eta erabakiak herritarrengana hurbil¬tzeko.

7. artikulua. Aholku Batzordeko kideak izendatzea eta kargugabetzea.

1. Alkateak izendatuko ditu kideak, baina izenda¬tzeko proposamena atal hauetan ezarritakoaren arabera egingo da:
a) Zinego¬tziak eskuorde¬tze dekretuen arabera, alderdi politikoek proposatuta.
b) Elkarte edo erakunde ordezkariak, beraiek proposatuta.
2. Batzor¬dekide izendatuak izan aurretik, per¬tsona horiek kargua onartu beharko dute.
3. Aholku batzor¬dekide diren zinego¬tziek, nolanahi ere, Udalba¬tza¬ren agintaldia amai¬tzen denean, batzor¬dekide izateari ¬utziko diote.
4. Gainerako batzor¬dekideak lau urtez izango dira karguan. Dena den, kasu hauetan ere kargugabetu daitezke:
a) Espresuki uko egiten diotenean.
b) Epai irmoz kargu publikoa bete¬tzeko ezgaitasuna adierazten bada, edo desgaikun¬tza kasuetan.
c) Aholku Batzor¬dekide beren karguagatik direnean, kargu hori gal¬tzean kargugabetuko dira.
d) Proposatu zituen erakundeak kargutik ken¬tzean.
5. ¬Hutsik gera¬tzen diren postuak izenda¬tzeko erabili den modu berean beteko dira.
6. Batzor¬dean ordezkari¬tza duten erakunde, elkarte edo alderdiei, ordezkariak izenda¬tze¬rakoan, irizpide hauek kontuan har¬tzea proposatuko zaie:
a) Azpeitiko gizarte jardueran zer ibilbide izan duten.
b) Azpeitikoak diren edo Azpeitian bizi diren.
c) Parekotasun irizpideak kontuan har¬tzea.

8. artikulua. Kalte-ordainak.

Aholku Batzor¬dekideek ez dute haien eginkizunak bete¬tze¬agatik inolako ordainsaririk jaso¬tzeko eskubiderik izango.

III. KAPITULUA

AHOLKU BATZORDEAREN ORGANOEN EGINKIZUNEZ

9. artikulua. Hauek dira lehendakariaren eginkizunak:

1. Batzor¬dearen eskumeneko gaietan indarrean dagoen legeria beteko dela berma¬tzea.
2. Batzor¬dearen helburuak beteko direla ziurta¬tzea.
3. Batzor¬dearen Osoko Bilkurak har¬tzen dituen erabakiak beteko direla zain¬tzea.
4. Ohiko eta ezohiko bilkuren deialdiak erabaki¬tzea eta gai zerrenda zehaztea.
5. Batzor¬dearen Osoko Bilkurak onar¬tzen dituen eskariak, errekerimenduak eta jarduketak dagokion udal-organora bidera¬tzea.
6. Azter¬tzen diren gaien arabera, egoki iri¬tzi¬tako per¬tso¬nak gonbida¬tzea osoko bilkurara eta lan-batzor¬deen bilkuretara. Gonbidatu horiek ¬hitza izango dute baina ez botoa.
7. Batzor¬deko lehendakariari berez dagozkion eginkizunak.
8. Eslei¬tzen zaizkion bestelako eginkizunak.
9. ¬Batzorde guztietan bermatu behar da lehendakariaren presentzia, bera azalduz edo haren ordez beste kide bat.
10. 7. artikuluan xedatu bezala, kideen hautaketa egiteko ahalmena.

10.artikulua. Osoko bilkuretan lehendakariak dituen eginkizunak.

1. Buru izatea, eztabaidetan modera¬tzaile ari¬tzea, bileren mar¬txa ona zain¬tzea eta, dagokionean, bidezko arrazoiak tarteko, bilerak etetea.
2. Bozketan berdinketa gertatuz gero, kalitatezko botoaren bidez erabaki¬tzea.

11. artikulua. Lehendakariordearen eginkizunak

Eginkizun nagusia lehendakariaren ordez ari¬tzea izango du, hura ez dagoenean, kargua ¬hutsik dagoenean edo gaixo dagoenean.

12. artikulua. Aholku Batzordearen Osoko Bilkura.

1. Osoko Bilkura da erabakiak har¬tzeko organo gorena.
2. Osoko Bilkurari dagokio:
a) Batzor¬dearen lan-programa egitea eta bere jardueren artean lehentasunak ezar¬tzea.
b) Bilkura-deialdiko aztergai guztiei buruzko iri¬tzia ematea.
c) Beraren jarduerari buruz, Udalba¬tzari berriak eta aholkuak ematea.
d) Bidezkoa bada, aurreko osoko bilkuraren akta onar¬tzea, eta hurrengoan aztergaietan sar daitezkeen gaiak proposa¬tzea.
e) Batzor¬deko lehendakariak eskatuta, zenbait organo berezik egingo dituzten txos¬tenen berri izatea.
f) Aholku Batzor¬deari dagozkion eta beste organoren bati eman ez zaizkion bestelako eginkizunak.
g) Egoki¬tzat ¬jotzen bada, egiturazkoa ez den antolamenduko edozein dokumenturi buruz informazioa eska¬tzea.

13. artikulua. Idazkaria.

Idazkaria Batzor¬deko lehendakariaren zuzendari¬tza¬pean arituko da, eta eginkizun hauek izango ditu:
a) Osoko bilkurarako deialdiak egitea eta horiekin batera eguneko aztergaiak eta aurreko bilkuraren akta bidal¬tzea.
b) Batzor¬deko osoko bilkuretan parte-har¬tzea, hitza¬rekin baina botorik gabe, bilkuren akta jaso¬tzea eta lehendakariarekin batera akta horiek sina¬tzea.
c) Artxi¬boko eta erregistroko lanak egitea eta idazkari izateagatik dagozkion bestelako eginkizunak.

14. artikulua. Batzor¬dekideen eskubideak.

Batzor¬dekideen eskubideak hauek dira:
1. Osoko bilkuretan ordezkari¬tza izatea.
2. Osoko Bilkurak hartutako erabakiak bete¬tzeko egingo diren jardueren berri izatea.
3. Batzor¬deko aktak eta agiriak eskura izatea.
4. Batzor¬dean ekimenak eta interesak aurkeztu eta defenda¬tzea.
5. Batzor¬dearen bilkuretan hitza¬rekin eta botoarekin parte har¬tzea.
6. Proposamen bat egiteko informazioa behar izanez gero, Batzor¬dearen bidez Udalba¬tza¬ren zerbi¬tzuetan dagoen informazioa eska¬tzea.
7. Araudi honen arabera edo indarrean dagoen legeria aplikagarriaren arabera izango dituen gainerako eskubideak.
8. Euskararen erabilera normal¬tzeko Udal Ordenan¬tzan jaso¬tzen den moduan, hizkun¬tza eskubideak aitor¬tzen zaizkie.
a) Udalarekin eta haren mendeko erakunde guztiekin ahozko edota ida¬tzizko harremana euskaraz izatea.
b) Udaleko edozein bileratan euskaraz egiteko.

15. artikulua. Batzordekideen betebeharrak.

1. Osoko bilkuretan parte har¬tzea eta hartutako erabakiak bete¬tzeko batzor¬deak bul¬tza¬tutako jardueretan lagun¬tzea.
2. Batzor¬dearen garapenaren eta sustapenaren alde egitea.
3. Baimenik gabe batzor¬dearen izenean ez ari¬tzea.
4. Araudian jasotakoa errespeta¬tzea eta bete¬tzea.
5. Erakunde, elkarte edo taldeen kasuan, beraien estatutuetan egiten diren aldaketen berri ematea udalari, balitekeelako aldaketa horiek eragina izatea Udalak haiek izenda¬tze¬rakoan.
6. Ordezkari den kidean edo haren elkartearen helbidean gerta daitezkeen aldaketen berri ematea.
7. Araudi honen arabera edo indarrean dagoen legeria aplikagarriaren arabera esleitu ahal zaizkien beste betebehar ¬batzuk.

IV. KAPITULUA

JARDUTEKO ARAUBIDEA

16. artikulua. Bilkurak.

1. Aholku Batzor¬dearen Osoko Bilkura ohiko batza¬rrean elkartuko da bere eginkizunak bete¬tzeko behar den guztietan. Horrezaz gain, lehendakariak proposatuta edo batzor¬dekideen herenak eskatuta, ezohiko batza¬rrean bilduko da.
2. Aholku Batzor¬dearen deialdia ohiko batza¬rra baino hiru egun lehenago bidaliko zaie batzor¬dekideei; ezohiko bilkurak direnean, berriz, bi egun lehenago.

17. artikulua. Quórum-a.
1. Osoko Bilkura balio osoz eratuta egongo da lehenengo deialdian batzor¬dekideen erdia gehi bat daudenean.
2. Hala gerta¬tzen ez bada, batzor¬dea bigarren deialdian eratuko da, ordu erdi beranduago, batzor¬dekideen herena bertan bada. Hala ere, lehendakariak eta idazkariak bertan egon beharko dute nahitaez.

18. artikulua. Eztabaidak.

1. Batzor¬dearen lehendakariak zuzenduko ditu batza¬rrak eta eztabaidak eta behar diren neurriak hartuko ditu haiek egoki bidera daitezen.
2. Araudi honen 14. artikuluan jasota geratu den bezala, Aholku Batzor¬dekideei bilkuretan euskaraz ari¬tzeko eskubidea aitor¬tzen zaie.
Udaleko kargu politikoek, udal teknikariek eta hirigin¬tzako plana idazten parte har¬tzen duten teknikariek euskaraz egingo dute euren ahozko jarduna.

19. artikulua. Bozketak.

1. Bozketak, oro har, ohi bezala egingo dira. Batzor¬dearen Osoko Bilkurak erabaki dezake gai ¬batzuetarako izenezko bozketa edo isilpekoa egitea.
2. Botoa baiezkoa edo ezezkoa izango da, baina absteni¬tzeko aukera ere egongo da.
3. Botoa garbi eta ozen emango da eta ezingo da eginkizun hori beste batzor¬dekide baten esku ¬utzi.
4. Erabakiak gehiengo soilez hartuko dira.
5. Bozketan berdinketa gertatuz gero, beste bat egingo da, eta bigarren horretan berdinketa hausten ez bada, batzor¬dearen lehendakariak erabakiko du kalitatezko botoaz baliatuz.
6. Bozketari ekin aurretik, batzor¬dearen lehendakariak argi eta zehatz adieraziko du zer bozka¬tzen den eta botoa nola eman behar den.
7. Bozketa amai¬tzean, botoak idazkariak zenbatuko ditu eta emai¬tza adieraziko du ozenki. Ondoren, lehendakariak hartu den erabakia emango du adi¬tzera.
8. Idazkariak erabakiak jaso¬tzen dituen txos¬tena egingo du eta hura dagokion hirigin¬tza-espedientera bilduko du. Erabaki horiek izan ditza¬kete hirigin¬tza-antolaketako proposamen edo hautabide zeha¬tzak, udalaren¬tzat lotesle ez direnak.

20. artikulua. Lan-batzordeak.

1. 6. artikuluan xeda¬tzen den bezala, Aholku Batzor¬dearen helburu eta eginkizunekin zerikusia duten unean uneko gaiak jorra¬tzeko lan-batzor¬deak osatu daitezke, batzor¬dearen gehiengoak beharrezko¬tzat joz gero.
2. Aholku Batzor¬deak finkatuko du lan-¬batzorde horien osaera, izena eta fun¬tzionamendua.
3. Lehendakari¬tzak beharrezko -edo egoki- ¬jotzen duen udal-aholkulari¬tza teknikoa eskatuko du, baita kanpoko aholkulari¬tza ere.
4. Aztertutako gaien berri emango diote lan-batzor¬deek Aholku Batzor¬deari.

21. artikulua. Funtzionamenduko barne arauak.

Aholku Batzor¬deak fun¬tzionamenduko barne-arauak ezar ¬ditzake eta lan-taldeak eratu haiei jarraiki, beti ere araudi honetan ezarritakoa errespetatuz.

22 artikulua. Lekua eta aktak.

Aholku Batzor¬dearen bilkurak udal-aretoetan egingo dira, eta bilkura horietako bakoi¬tza¬ren akta egingo du idazkariak. Akta hori hamabost laneguneko epean bidaliko zaie batzor¬dekideei, eta egiten den hurrengo bilkuran onartu beharko da.

23. artikulua. Bitartekoak atxikitzea.
Hirigin¬tza eta ingurumen gaietan eskumenak dituen udal sailak emango ditu hari atxi¬kia egongo den Aholku Batzor¬deak behar bezala fun¬tziona¬tzeko beharko dituen giza- eta bestelako baliabideak. Udal aurrekontuak kontu-sail bat izango du batzor¬deak susta¬tzen dituen jarduerak garatu daitezen.


V. KAPITULUA

ESKU HARTZEKO BESTELAKO EKIMENAK

24. artikulua. Informazio Batzor¬deetako parte har¬tzea.
Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuak dauden elkarteek, hala eska¬tzen badute, Hirigin¬tzako Informazio Batzor¬dera deituak izan daitezke gai zerrendako punturen baten gainean haien iri¬tzia edo txos¬tena jaso¬tzeko. Gaiak ere proposa ditza¬kete gai zerrendan sar¬tzeko, lehendakariari Batzor¬dea egin baino astebete aurretik bidalita, hark zerrendan sar ¬ditzan.

25. artikulua. Herri-kontsulta.

Udalba¬tzak gehiengo osoz onartu ondoren eta Tokiko Araubideko Oinarrien Legeko 71. artikuluan ezarritakoa betez, alkateak herri-kon¬tsul¬tara deitu dezake herritarrek beren iri¬tzia azal dezaten hirigin¬tza aldetik garran¬tzi berezia duten gaietan edo oso eztabaidatuak direnetan.

Akordioa gehiengo osoz harturik, Aholku Batzor¬deak erabaki dezake txos¬tena egiteko aurkeztu zaion gairen batek bete¬tzen dituela aurreko paragrafoan erreferendumera dei¬tzeko ezar¬tzen diren baldin¬tzak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan espresuki aurreikusten ez denerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan xedatutakoaren araberako fun¬tzionamendua eta jarduna izango du Aholku Batzor¬deak. Gainerako xedapenetan, berriz, Toki Araubidearen Oinarriak arau¬tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ezar¬tzen duenari eta Tokiko Erakundeen Antolamenduko, Fun¬tzionamenduko eta Araubide Juridikoko Erregelamenduak (2.568/1986 Errege Dekretuak) xeda¬tzen duenari jarraituko zaio.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan ezarritakoa aplikatu eta gara¬tzeko beharrezko aginduak emateko ahalmena emango zaio batzor¬dearen lehendakariari.

AZKEN XEDAPENA
Araudi hau indarrean sartuko da akordioaren behin betiko onespena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragar¬tzen den egunaren biharamunean.

Azpeitia, 2008ko ekainaren 10a.-Iñaki Errazkin Vitoria, Alkatea.
(1623) (6962)

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information