wrapper

2008/09/15

San Sebastianetako gaztetxoen danborrada arautzeko agintaraua

Data 2006-07-06

San Sebastian jaietan aterako den gaztetxoen danborrada arautzeko udal-agintaraua.

Azpeitiko Udal Batzarrak, 2006ko uztailaren 6an egindako bilkuran San Sebastian jaietan aterako den gaztetxoen danborrada arautzeko udal-agintarauari hasierako onarpena ematea onartu zuen.

ARRAZOIEN AZALPENA

AURREKARIAK

Gaztetxoen Danborrada urtarrilaren 20an egin ohi da, eta dagoeneko errotuta dago Azpeitiko herrian. San Sebastianen ohorezko jaietako funtsezko atala da.

Urteen joanean Danborrada honek indarra hartu du, eta antolaketan zein tamainan handitu egin da. Horrek guztiak zera ekarri du, antolaketak eskatzen duen maila handitu beharra, batetik, eta gaurko eguneko beharrei egokitutako jarduera-metodo zehatzak ezartzea, bestetik. Eskaera horiei erantzuteko araudi bat eratzearen premia ikusi da, ekitaldi honi dagozkion hainbat alderdi arautzeko eta bertan partaide diren aldeen arteko irizpideak bateratzeko.

Araudi honen helburua San Sebastian jaietan ateratzen den Gaztetxoen Danborrada arautzea da, haren antolaketarekin eta parte hartzearekin zerikusia duen guztian oinarrizko irizpide batzuk jarri eta bete beharreko jarraibideak zehazteko.
Udalak, bere eskumenak erabiliz, San Sebastian jaietako beste ekitaldi bat gehiago bezala antolatzen du Danborrada, eta berea bakarrik da ekitaldi hori antolatzeko eskumena. Ekitaldi horretan parte hartzen duten herriko taldeen laguntza du, Gaztetxoen Danborradaren Batzordea izeneko organo batean bat eginda.

Agintarau honetan ondoren zehazten diren atalak garatuko dira:
- Agintarau honek Azpeitiko Udalaren eta Danborradan atera¬tzen diren taldeen arteko harremanetako fun¬tsezko parametroak ezar¬tzeko balio behar du, aldeetako bakoi¬tza¬ren jarduera-eremuak mugarrituz.
- Danborradan aterako diren taldeen eskubide eta betebeharrak zein¬tzuk diren zehaztu.
- Danborradan atera nahi luketen erakunde edo talde berrien partaide¬tza¬rako prozedura bat jarri.
- Jazkien finan¬tziaziorako eta haiek ondoren gorde eta zain¬tzeko araubidea zehaztu.
- Orga edo karrozaren antolaketa.

1. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Helburua.

Agintarau honen helburua San Sebastianen ohorezko jaietan Gaztetxoen Danborradaren ekitaldiak duen ospea eta tradizioa zaintzea da, Danborrada horretan atera¬tzeko baldin¬tzak arautuz.

2. artikulua. Definizioak.

- Gaztetxoen Danborrada: Oro har, San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, aterako diren taldeek kalean egingo duten ibilia izango da.
- Partaide izango den taldea: Partaide izan ahalko dira ikaste¬txeak, kultur-elkarte edo hainbat motatako elkarteak, nortasun juridiko propioa dutenak eta Azpeitian kokatuak daudenak, era iraunkorrean. Elkarte horiek talde bat edo gehiago atera ahal izango dituzte Gazte¬txoen Danborradan, Agintarau honetako baldin¬tzen arabera.

3. artikulua. Ezarpen eremua.ç

Agintarau hau San Sebastian jaietan Azpeitiko herrian egiten den Gazte¬txoen Danborradari dagozkion arlo guztietan ezarriko da. Araudi honetatik kanpo geratuko da Helduen Danborrada, horrek bere araubidea izango baitu.


II. TITULUA

ESKUMENA DUTEN ORGANO ETA ENTITATEAK

4. artikulua. Partaide izango diren organo eta entitateak.

Danborradaren antolaketan eta funtzionamenduan ondorengo Organo eta entitateek esku hartuko dute:
- Azpeitiko Udalak.
- Gaztetxoen Danborradaren Batzordeak.

5. artikulua. Azpeitiko Udala.

Azpeitiko Udala izango da, berau baita eskumenaren titularra, Gaztetxoen Danborradaren antola¬tzaile bakarra.
Azpeitiko Udalari dagokio:
- Elkarte eta talde berriei Gaztetxoen Danborradan esku har¬tzeko baimena ematea, zehaztua dagoen prozeduraren arabera.
- Gazte¬txoen Danborradari dagokion dokumentazio guztia jaso¬tzea.
- Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬deari aurkeztea Danborradan partaide izan nahi duten talde edo elkarte berrien partaide¬tzari buruzko eskariak.
- Danborrada behar bezala antolatu eta atera¬tzeko beharrezko diren erabaki guztiak har¬tzea.

6. artikulua. Gaztetxoen Danborradarako Batzordea.

Gaztetxoen Danborradarako Batzor¬dea izango da Gazte¬txoen Danborradan atera¬tzen diren taldeen ordezkari¬tza organoa, eta Azpeitiko Udalaren lagun¬tzaile moduan arituko da, Gazte¬txoen Danborradaren antolaketari dagozkion zenbait arlotan.
Batzorde buru lanetan Danborradan atera¬tzen den elkarte bakoi¬tza¬ren ordezkari bat izango da (nahiz eta elkarte horrek talde bat baino gehiago atera Danborradan) eta Udalaren legezko ordezkaria edota honek eskumena ematen dion per¬tsona.
Organo horren erabakiak haren kideen gehiengoaren botoz hartuko dira, eta elkarte parte-har¬tzaile bakoi¬tzak boto bat izango du, ¬Batzorde buruak bezalaxe. Berdinketa gertatuko balitz, ¬Batzorde buruak kalitatezko botoa izango du.
Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬deak ondorengo zereginak izango ditu:
- Elkarte edo talde berri batek Gazte¬txoen Danborradan atera¬tzeko egindako eskariaren berri eman eta proposa¬tzea Azpeitiko Udalari.
- Partaide berriek jo beharko duten danbor mota (larruzkoa edo egurrezkoa) zehaztea, horretarako jarritako irizpidearen arabera.
- Azpeitiko Udalari proposa¬tzea Gazte¬txoen Danborrada ondo antolatu eta atera¬tzeko beharrezko iri¬tzi¬tako ekinbide eta neurriak.

III. TITULUA

DANBORRADAKO TALDEEI DAGOKIENA

7. artikulua. Aterako diren taldeak.

Gazte¬txoen Danborrada Ikaste¬txe¬etako, Kultur elkarteetako eta beste hainbat elkartetako neskatila eta mutikoek osatuko dute. Elkarte horiek, beti ere, nortasun juridikoa izan beharko dute eta Azpeitian kokatuak egon, era iraunkorrean.
Aipatu berri diren elkarte horietako bakoi¬tzak talde bat edo gehiago atera ahal izango ditu Danborradan, Agintarau honetan zehaztutako baldin¬tzak bete¬tzen baldin baditu, beti ere.
Ikaste¬txeak baldin badira, ikaste¬txe bakoi¬tzak ikas-lerroak adina talde atera¬tzeko eskaria egin ahal izango du. Ikas-lerro horiek arlo honetan indarrean den hezkuntz-legerian zehaztua dagoenaren arabera zehaztuko dira, eta Danborradan atera¬tzeko ikasturtea hartuz kontuan.
Ikaste¬txeez kanpoko beste elkarte ¬batzuei dagokienez, Udala izango da, aurkeztutako eskaria aztertu ondoren, dagoeneko Danborradan atera¬tzen diren elkarteetako talde berrien partaide¬tza¬ren gaineko erabakia hartuko duena. Dena den, kontuan hartuko da ikaste¬txeei kalterik ez egitea, azken hauetan ikasle kopurua murriztuta.
Danborradan aterako diren neska eta mutilek gehienez 11 urte izango dituzte, eta Lehen Hezkun¬tzako 4., 5. edo 6. mailan -edota horien pareko mailetan- dabil¬tza¬nak izan beharko dute. Taldeetan ¬gutxienez 40 kide aterako dira eta gehienez 45. Kopuru honetan ez dira sartuko komitiban aterako direnak.

8. artikulua. Jazkiak.

Gazte¬txoen Danborradan aterako diren taldeek batasuna izan beharko dute jazkietan, eta jazki horiek Danborradarekin zerikusia duten gertaeretan oinarrituak izan beharko dute.

9. artikulua. Jazkiak eta danborrak zaindu eta gorde¬tzea.

Udalak bere gain hartuko ditu Gazte¬txoen Danborradan erabilitako jazki eta danborren ohizko erabilera arruntak sortutako mantenimendu eta konpon¬tze gastuak.
Hala ere, Danborradan atera¬tzen diren elkarteen kontura izango dira garbiketa eta tindategi gastuak.

10. artikulua. Jazki eta danborretarako Udalaren diru-lagun¬tza.

Azpeitiko Udalak talde berriei, bai eta lehendik atera¬tzen direnei ere, jazkiak eta danborrak erosi edo berri¬tzeko lagun¬tza emango die, ondoren adieraziko denaren arabera:
A) Talde berrien¬tzako diru-lagun¬tza:
Gazte¬txoen Danborradan atera¬tzen hasiko diren talde berriek diru-lagun¬tza bat jaso¬tzeko eskubidea izango dute. Lagun¬tza hori gehienez 15.000 €koa izango da eta zatikatuta ordainduko da, hiru urtetan, 5.000 € urtean.
B) Dagoeneko Danborradan atera¬tzen diren taldeen¬tzako diru-lagun¬tza:
Dagoeneko Danborradan atera¬tzen diren taldeek jazkiak berritu nahi badituzte, 15.000 €ko diru-lagun¬tza jaso¬tzeko eskubidea izango dute, azaldu berri diren epeen arabera eta beti ere, 2000. urtean Iraurgi Ikaste¬txe¬arekin hasi zen partaide¬tza-ordena errespetatuz (eranskina).
Jazkiak berri¬tzea lehengo arropak honda¬tze egoeran daudelako egingo da. Ez da onartuko jazkiak aldatu edo berri¬tzea modagatik edota arrazoi estetikoengatik.
Ordainketa gauzatu ahal izateko, gastuen ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte onuradunek Azpeitiko Udale¬txean.
Aurreko atalean adierazi denaren kalterik gabe, egoki iri¬tzi¬tako edozein agiri aurkezteko eskatu ahal izango dio Azpeitiko Udalak onuradunari.

11. artikulua. Kaleetan atera¬tzeko hurrenkera, ordutegia eta ibilbidea.

Danborradan aterako diren taldeek kaleetan izango duten hurrenkera, bai eta Enparan¬tza Nagusikoa eta Soreasuko Sebastian santuaren Parrokian izango dutena, Gazte¬txoen Danborraren Batzor¬deak ezarriko duen hurrenkeraren arabera egingo da. Horretarako, urtero, dagokion zozketa egingo da.
Ordutegia eta ibilbidea Udalak zehaztuko ditu, aurrez Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬deak esan nahi duena ¬entzun ondoren.

12. artikulua. Orga apaindua (Karroza).

Azpeitiko Udalak, urtero, Danborradan aterako den orga apaiduaren diseinurako ideia lehiaketa egingo du, ondorengo baldin¬tze¬kin:
- Proposamenak anonimoak izango dira.
- Orga apaindu horretan agertuko diren gai edo motiboak Udalak jarritakoak izango dira.
Udalak egindako orga apaindu horretan Gazte¬txoen Danborradan atera¬tzen den ikaste¬txe, kultur talde edota beste hainbat eratako elkarteren bateko neska-mutilak joango dira, Udalak eta Gazte¬txoen Danborradako batzor¬deak zehaztuko duten urteroko lehentasun hurrenkeraren arabera. Karrozan joango diren gazte¬txoek Lehen Hezkun¬tzako 3. mailakoak edota horren pareko mailaren batekoak izan beharko dute.
Horrez gain, orgako kideak jar¬tzeko ardura izango duen elkartea bera izango da hura mugitu eta zuzen¬tzeaz arduratuko dena.
Gastadoreak ere karroza antola¬tzeaz arduratu den taldeak jarri beharko ditu, eta Lehen Hezkun¬tzako 2. mailakoak edota horren pareko mailaren batekoak izan beharko dute.

13. artikulua. Musika-doinuak.

Gazte¬txoen Danborradan aterako diren taldeek jo beharko dituzten musika-doinuak Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬deak eta Azpeitiko Udalak adostuko dituztenak izango dira. Udalak bidaliko dio doinuen zerrenda Musika Bandari, honek prestatu eta jo ¬ditzan.

14. artikulua. Danborradako talde eta elkarteen betebeharrak.

Danborradan aterako diren talde eta elkarteek ondorengo betebeharrak izango dituzte:
- Aterako diren talde guztiek Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬deak eta Azpeitiko Udalak hartutako erabakiak bete beharko dituzte.
- Azpeitiko Udalera bidal¬tzea entitate bakoi¬tze¬tik Gazte¬txoen Danborradaren Batzor¬derako kidearen izena, bai eta harekin harremanetan jar¬tzeko modua eta lekua ere.

IV. TITULUA

TALDE BERRIEN PARTAIDE¬TZA

15. artikulua. Eskabideak egiteko epea.

Danborradan atera nahi duten elkarte berriek, edota lehendik atera¬tzen direnek talde berri bat gehiago atera nahi badute, eskari arrazoitua bidali beharko diote Azpeitiko Udalari, talde berria atera nahi den urtearen aurreko urteko ekainaren 30a baino lehen.
Udalak beharrezko iri¬tzi¬tako agiriak eskatu ahal izango ditu, eskariari eran¬tzuna eman aurretik.

16. artikulua. Danbor mota zehaztea.ç

Talde berriek erabiliko duten danbor mota, bai larruzko danborra, bai egurrezkoa, automatikoki erabakiko da. Horre¬tarako, azken aurreko taldea sartu zenean hari zehaztu ¬zitzaion danbor mota hartuko da kontuan, eta, horrela, garai hartan larruzko danborra egokitu baldin bazi¬tzaien, oraingoan egurrezko danborra egokituko zaie, eta alderan¬tziz.
Urte berean Danborradan atera¬tzeko eskabide bat baino gehiago aurkezten baldin bada, eta beti ere kopurua bikoitia bada, taldeen artean adostu ahal izango dute zein danbor motarekin aterako diren ekitaldian. Taldeen artean adostasunik lortuko ez balitz, zozketa egingo du Danborradaren Batzor¬deak

Dena dela, salbuespen moduan, eta uneko beharrak kontuan izanik, Danborradaren Batzor¬deak erabaki ahal izango du, hala komeni bada, eta arrazoituta, danbor mota zehatz bat ematea Danborradan atera nahi duen talde berriari.


V. TITULUA

17. artikulua. Danborrada bertan behera uztea.

Urtarrilaren 20an eguraldi txa¬rra izango balitz, Azpeitiko Udalak Gazte¬txoen Danborrada bertan behera uztea erabaki ahal izango du.
Danborrada ez atera¬tzea erabakiko balitz, Gazte¬txoen Danborrada atera¬tzeko beste egun bat zehaztu ahal izango du Azpeitiko Udalak, edota behin betiko atze¬ratu hurrengo urtera arte.

VI. TITULUA

OSAGARRITASUNA ETA ZALAN¬TZAK ARGI¬TZEA

18. artikulua. Osagarritasuna eta zalan¬tzak argi¬tzea.

Araudi honi dagozkion atal guztien gaineko osagarritasun eta zalan¬tzak argi¬tzeko ahalmena Azpeitiko Udalarena izango da.

ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Aurrena. Alkateak dagokion ebazpena eman ahal izango du 9. artikuluan zehaztu den 15.000 €ko diru-lagun¬tza alda¬tzeko, baina beti ere, 2008. urtearen ondoren.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
Aurrena. Alkateari eman zaio Agintarau hau gara¬tzeko beharrezko diren jarraibideak emateko ahalmena.

XEDAPEN INDARGABE¬TZAILE BAKARRA
Agintarau hau indarrean jar¬tzen denean aurretik indarrean diren maila bereko edo txi¬kiagoko xedapen guztiak indarrik gabe geratuko dira, Agintarauan xedatutakoaren aurka baldin badatoz.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Agintarau honen tramitazioak Toki Erregimeneko Oinarriak arau¬tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan jasoa dagoen prozedura beteko du.

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea