wrapper

Oharrak

2008/09/12

San Inazio jaietan txoznak jartzeko araudia

San Inazioko jaietan txoznak jartzeko araudia

Azpeitiko Inazio deunaren Herri-jaietan txoznak jartzea arautuko duen Udal Agintarauaren hasera-onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (110. Zk) argitaratu zenetik jendaurreko informazioaldian egon beharreko legezko epealdia amaitu denez, eta ez zaionez inolako alegaziorik egin, Toki Errejimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, udal Agintarauaren testu osoa argitaratu da.

1. artikulua.Helburua eta ezarpen-eremua.
Dual agintarau honen helburua, herriko Zaindariaren jaietan Azpeitiko udalerrian txosnak jartzeko araudia ezartzea da, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas iharduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea eta gainerako garapen-araugintza betez.
Agintarau hau Azpeitiko udalerriaren eremuan ezarriko da.

2. artikulua.Eskabideak aurkeztea.
Baimenak emateko eskabideak Azpeitiko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, uztailaren 7ra edota, hau jaieguna izango balitz, hurrengo lanegunera arte. Ez dira kontuan hartuko aipatutako data horren ondoren aurkeztutako eskabideak.
Txosnak jartzeko baimena eskatzeko aukera izango dutenak, bere lana Azpeitiko udalerrian garatzen duten irabazi asmorik gabeko kultur, kirol edo gizarte erakunde, talde eta elkarteak izango dira. Salbuespen gisa, baldintza hauek betetzen ez dituzten erakundeak onartu ahal izango dira, gizarte arloko lana egiten dutela iritziko balitz.
Eskabidea egin nahi duten kolektibo edo elkarteek urteko jarduera-programazioa izan beharko dute, dagokion aurrekontuarekin.
Eskabideek ondorengo datuak izan beharko dituzte:
Datu Orokorrak:
-Eskatzailearen izen-deiturak eta, balegokio, ordezkatzen ari den izen sozial edo taldearenak.
-Jakinarazpenetarako helbidea eta harremanetarako telefonoa.
-N.A.N. zenbakia edo I.F.Z., balegokio.
-Txosnaren neurriak, kanpoaldetik.
-Salduko diren produktuen zerrenda, elikagairik maneiatuko den ala ez espreski adieraziz.
-Baimena zenbat denborarako eskatuko den.

3. artikulua.Txosnak jartzeko baimenak.

Jarriko diren txosnen kopurua, hauen luze-zabaleraren eta txosnatarako kokalekuaren arabera zehaztuko dira. Leku-arazoengatik txosna kopurua mugatuko balitz, Azpeitiko Udalak eta Txosna Batzordeak zozketa egingo dute, txosnen eraketa egiteko. Zozketa ekitaldi irekian egingo da. Horretarako, horretan interesa duen edonor joan ahal izango da zozketara.
Zozketan lehentasuna izango dute aurreko ekitaldian posturik gabe gelditu zirenek.
Txosnalekuan aniztasuna bermatzeko, aldi bakoitzean txosna kolektiboa osatzen duten arlo ezberdinetako ordezkaritza egokia gerta dadin ahaleginak egingo da: Kultur, kirol eta gizarte arloko ordezkaritza.
Baimenek ondorengo ezaugarriak izan-go dituzte:
1. Pertsona, talde edo elkarte bakoi- tzeko baimen bakarra eskatu ahal izango da.
2. Postuak ezingo dira Udalak ezarritako lekutik aldatu.
3. Ondorengo epigrafeetan arautuko diren ezartze-beldintzak bete beharko dituzte txosnek.
Alkatetza izango da administrazio-lizentziak emateko eskumena izango duen organoa eta honek erabakiko ditu aurkeztu diren eskabideen esleipena eta horri buruz sor litekeen edozein arazo.

4. artikulua.Txosna batzordea.

Eraketa:
Uztailaren bigarren astean, eskatzaileek txosna batzordea izendatuko dute eta hau izango da zaindari-jaietan txoznak jarri nahi dituzten talde guztien ordezkari gisa arituko dena. Batzorde hau eskatzaileek aukeratutako hiru lagunek osatuko dute.
Udala txosna batzorde honekin hitz egin-go du da jarduera, proposamen eta erabaki guztiei buruz eta txosnen batzorde hau eskatzaile guztien ordezkari gisa arituko da.

5. artikulua.Jarriko diren txoznek bete beharreko baldintzak:

5.1. Txosnaren egituraren sendotasuna:
Egituraren dokumentazio teknikoa ezezik horma, sabai eta, balegokio, lurzoruarena ere aurkeztu beharko da. Zalantzako kasuak gertatuko balira, teknikari batek emandako ziurtagiria aurkezteko eskatu ahal izango da, eta bertan instalazioaren sendotasuna bermatuko da.
Gainestalkia egiterakoan, hau erorrarazi dezaketen «ur-poltsak» ez sortzeko moduan egingo da.
Materiala ez zaio lur-zoladurari josiko hau hondatu dezaketen elementuekin eta gomendatzen da egurrezko tako edo zapaten gainean jartzea.5.2. Argindarraren instalazioa:
Adierazi egin beharko da zein instalatzaile elektriko baimendunek izango duen instalazioaren erantzukizuna Udalaren eta eskuduntza duten erakundeen aurrean. Sareari lotu aurretik, instalatzaile honek Instalazio Elektrikoaren Boletinaren kopia bat aurkeztu beharko du. Argindarrerako lotunea, enpresa hornitzailearen eta Udalaren Zerbitzu Teknikoaren adierazpenak betez egin beharko da.
5.3. Iturginaren instalazioa.
Udalaren aurrean instalazioaren eran-tzukizuna izango duen iturginaren izena eman beharko da. Lotunea, Udalaren Zerbitzu Teknikoen adierazpenak betez egin beharko da eta kontagailua izango du.
5.4. Arriskuetarako asegurua.
Hirugarrenei sor dakizkiekeen kalteei aurre egiteko erantzukizun zibilerako aseguru-polizaren kopia aurkeztu beharko da edota aseguru-etxearen ziurtagiri bat, puntu hau ziurtatuko duena. Eskatzaileak hitzartu beharko duen zenbatekoaren berri emango da udal-baimen edo lizentzian.
5.5. Osasun eta Hijiene Baldintzak.
Tresneria garbitzeko eta lanean dihardutenak euren burua garbitzeko beharrezko diren arraska eta/edo esku-garbilekuak jarriko dira, edateko ura eta saneamendu-sareari lotunea dutenak.
Hondakinak jasotzeko ontziak jarriko dira txosna barnean eta kanpoan. Ontzi hauek aldian-aldian hustu beharko dituzte lizentziaren titularrek, herri-bidearen garbitasuna bermatzeko moduan.
Berzikla daitezkeen materialak, hartarako edukinontzietara botako dira, behar bezala berezituta.
Eskatzailea izango da instalazioak hartzen duen lekuaren garbiketaren erantzulea.
Ontziteria erabilera bakarrekoa izango da eta biodegradagarria; bestela, behar adinako ontzi-garbigailua jarri beharko da.
Janariak salduko balira, hauen zerrenda bat aurkeztu beharko da, bakoitzaren mota eta jatorria adierazten duena eta, gainera, elikagai galkorrak gordetzeko aurreikusiak dauden instalazio frigorifikoak.
Elikagaiak maneiatuko balira, maneiatzaile txartelaren fotokopia bat aurkeztu beharko da eta eskuak garbitzeko gailua jarriko da, xaboi dosifikagailuarekin eta erabilera bakarreko toailekin. Hondakinak, garbiketa errazeko ontzi estankoetara botako dira. Lanerako toki, makineria eta tresneriak lauak, iragazkaitzak eta garbiketa eta desinfekzio errazekoak izango dira.
5.6. Suteen aurkako babesa.
Konbustio-aparailuak edo bero-guneak jarriko balira, gutxienez 1,5 metroko tartea utzi beharko da tresna hauen eta edozein elementu suharkorren artean.
Gas-bonbonak jarriko balira, hauek jendearen eskueratik kanpo jarri beharko dira, leku babestu eta aireztatuan, eta segurtasun-balbula izango dute.
Txosna bakoitzean, gutxienez, funtzionamendu-baldintza egokietan dagoen 21A eragineko suitzalgailu bat jarri beharko da.
5.7. Soinu neurriak.
Gehieneko soinu-mailak ezingo du 80 dB(A)tik gorakoa izan, bozgorailuetatik bi metrora neurtuta.
Txosna bat baino gehiago legokeenetan, haientzat guztientzat balioko duen ekipo bakarra jartzea eskatu ahal izango da.
5.8. Instalazio baldintzak.
Udalak esandako tokian jarri beharko da txosna eta ezingo da leku horretatik aldatu.
Txosna jartzean ezingo da herri-altzariteriaren elementurik edota inolako eraikinik kaltetu.
Lizentzia prekarioan emango da eta kendu ahal izango da herri-interesengatik. Hau gertatuko balitz, Udalak ez du inolako diru-kopuru edo kalteordainik ordaindu beharko.
Txosna kendu eta eraman beharko da lizentzia emandako festak edo ekitaldiak amaitu ondorengo bi egunetan.
Ez zaie alkoholdun edaririk aterako adin txikikoei.
Txosnan salduko diren produktuen prezioen zerrenda bat jarri beharko da jendeak ikusteko moduan.
Udalak materiala utziko balu, eskatzaileak hitz ematen du material hori egoera onean itzuliko duela ekitaldiak amaitzen direnean, eta beti ere hauek amaitu ondoreneko astearen barruan.

6. artikulua.Fidantza.

Antolatzaileak edo txozna jartzeko udal-baimena eskatu duenak, udalaren baimena eskatzeko eskabidearekin batera, 25.000 pezetako fidantza jarri beharko du, araudi honetan jarritako betebeharrak beteko direnari erantzuteko: Isunen zenbatekoa ordaintzea, Udalak utzitako materialak ez itzultzea, herri-bideari edo, balegokio, herri-ondasunei egindako kalteak, eta abar.
Edozein ez-betetze dela eta fidantza galdu daitekeenaz gain, Azpeitiko Udalak fidantza hartatik dirua kendu ahal izango du edozein kalteordain. Kalte horiek jarri den fidantza baino gehiagokoak balira, kopuru osoa kobratzeko bide emango duten ekintzak bideratuko dira.

7. artikulua.Txosnak ireki eta ixteko orduak.

Irekitze eta ixte orduak, baimena emateko lizentzian bertan jarriko dira. Horren mugaketa egiteko, honen gainean diren administrazio-araudiak hartuko dira kontuan.

8. artikulua.Isunen araubidea.

Isunak jartzeko erabiliko den araubidea Herri Administrazioen Araubidea Juridikoa eta Adminstrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 127. artikuluan eta ondorenekoetan eta hauek garatzeko araudietan xedatua dagoena izango da eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko 4/1995 Legean jasoa dagoen moduan tramitatuko da.

9. artikulua.Arau-hausteak.

Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko 4/1995 Legean jasoak dauden arau-hauste arin, larri eta oso larriez gain, ondorengo hauek zehaztu nahi dira:
Arau-hasute Larriak izango dira:
-Baimena osorik edo zati batean beste bati lagatzea edo eskualdatzea.
-Udalaren ikusketa edo/eta kontrolei uko egitea edo oztopatzea.
-Herriaren ondasunetan kalte larriak egitea.
-Osasun-araudia haustea edota baimendu gabeko produktuak saltzea.
-Jendearentzat edo osasun publikoarentzat arriskua ikusten denean.
Arau-hauste Arinak izango dira:
-Megafoniaren gaineko araudia ez betetzea edota gehiegizko zaratak edo behar ez direnak ateratzea.
-Agindutako kokalekuak ez errespetatzea.
-Aurreikusi edo baimendu gabeko erabileretarako erabiltzea instalazioa.
-Erabakitako orduetatik kanpo irekitzea instalazioa jendearentzat, honek auzokideei kaltea edo eragozpena sortzen dienean.

10. artikulua.Zigorrak.

Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko 4/1995 Legean maila bakoitzarentzat ezarritakoak izango dira zigorrak. Eskumena Udalari dagokionean, horren ardura duen organoak jarriko ditu.
Agintarau honetan jasoa dagoenaz kanpoko edozein gaitan Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Iharduerak arautzeko 4/1995 Legean eta hau garatzeko gainerako araudietan jasoa dagoena ezarriko da.

Azpeitia, 2000ko uztailaren 20a.-Alkatea.
(2309) (8150)

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information