wrapper

Oharrak

2008/08/26

Publizitate ez komertziala bide edo leku publikoetan erabiltzeari buruzko ordenantza

Publizitate ez komertziala bide edo leku publikoetan erabiltzeari buruzko ordenantza.


1. Artikulua

Ordenantza honek udalerriko bide edo lekutan partikularrek xede komertzial edo sustapen ekonomikozkoei zuzentzen ez zaien publizitateko baliabideez egin dezaketen erabilpena erregulatzen du, haietan egindako erabilpen publikoak dakartzan eskubide desberdinak elkarrekin bateratzearren, Udal Administrazio honek aipatu bide eta lekuak egoera onean eta apaindura publiko egokian kontserbatzeko duen obligazioa kontuan hartuz gainera.

2. Artikulua

Udal bide, edo orokorrean leku publikoen erabilera dago, bai hauek publizitate baliabideekin materialki okupatzen direnean, eta bai lortu nahi den helburu publizitarioa bide edo leku horren izateak berak ziotzen duenean.

3. Artikulua

1) 2. artikuluak aipatzen duen erabilerak, edonola ere, Alkatetzaren baimena behar du, zeinak ez baititu emango artikulu honen 2. zenbakiak Osoko Bilkurari emate dion ahalmena erabiltzetik ordorioztatzen diren baldintzak betetzen ez diren bitartean, eta, kasu guztietan, ondoko hauek ere:
a. Idatziko eskabidea
b. Udan ondasun eta instalazioen erabilpen egokiari erantzuteko eta baimena ematerakoan zeuden egoerara itzultzeko garantiaren gordailaketa, hala dagokionean.
c. Udal espazioen erabilpenagatiko tasa kontzeptutan bidezko diren zenbatekoak ordaintzeko.
2) Udalbatzaren osoko bilkurak beste zenbait neurri betetzeari buruzko erabakia har dezake, aurrekoez gain hauek osatu eta garatuko dituztenak.
3) Erabilera amaitu eta behin, ondasunak baimena ematerakoan zeuden egoerara itzuli beharko dira.

4. Artikulua
Erabilera dela eta, udal ondasunak publizitate baliabideekin materialki okupatzen direnean, Udalal elementu instalazio edo espazioen akotazioa agin dezake, biltzen diren interesak irrespeta daitezen moduan erabiltzeko agindua emanaz.

PINTADEI BURUZ

5. Artikulua

1) Honako Ordenantza honen eraginetarako, "pintada"tzat hartuko dira edozein teknika piktorikoren bitartez hormetan, paretetan, espaloietan, galtzadetan edo berauen egiturazko edozein elementaren gainean eskuz egindako inskripzioak.
2) Debekatuta dago pintadak egitea
3) Salbuetsirik daude aurrez eskabidea eginaz behar bezala baimendutako horma-pinturak, izaera artistiko edo apaingarria dutenean bakarrik, hesi, artekorma, etabarren gainean.
4) Edonola ere, baimen eskabideari gaineratuko zaio, aginduzko izaeraz, eta 3. artikuluaren arabera bidezko diren gainerako baldintzak betetzearen kalterik gabe, eraikinaren jabetzaren adostasuna kreditatzen duen dokumentazioa.

6. Artikulua

Baimenak, beti ere, erakustaldiaren iraupena adieraziko du, bai eta honako Ordenantza honetan agindutakoaren terminoetan Alkatetzak egokitzat jotzen dituen espezifikazio eta baldintza partikular guztiak ere.

7. Artikulua

Udal zerbitzuek berehalakoan ekingo diote pintadak ezabatzeari, egin dituztenen kargurako gastuekin, eta 13. eta 14. artikuluen arabera legozkiekeen erantzukizunen kalterik gabe.

KARTELA ETA PANKARTAK JARTZEARI BURUZ

8. Artikulua

Honako Ordenantza honen eraginetarako ulertuko da:

a) Kartel gisa: papelean edo konsistentzia urriko beste materialen batetan egindako pintadak edota iragarki inprimatuak, beren formatoa edozein dela ere, eta azalera bati atxikigarriak direnak.
b) Pankarta gisa: tamaina handiko publizitate iragarkiak, halabeharrez bide publikoan kokatuak edota egiturazko elementuren bati ezarriak.

9. Artikulua

Debekaturik dago kartelik eta itsaskirik Udalerriko egiturazko ezein elementutan atxikitzea, hala nola, eraikin, horma, hormatxo, zubi, pareta, hesi, hesi-horma, espaloi, hiri elementu igikor eta antzeko beste zenbatitetan.

Hauteskunde politikoen garaian kartelak eta itsagarriak jartzea bereziki erabakitzeko gaia izango da.

10. Artikulua

1) Bide publikoetan pankartak jartzea, ondoko kasuetan bakarrik baimenduko da:
a. Hauteskunde politiko garaian
b. Auzoetako herri edo tradizio jaietako garaian.
c. Alkatetzak espreski adierazten duen egoeretan.
2) Pankartek, dagokien baimen eskabidearen xedezko propaganda politikoa edo herrikoia baino ezingo du eduki, beste edozein motatako publizitaterik barne sartu gabe.
3) Pankartak jartzeko baimen eskabideak 3. artikuluaren arabera exigitu daitezkeenez gain, ondoko gai hauek ere adierazi beharko ditu:
a. Pankartaren edukina eta neurriak
b. Zein lekutan instalatu nahi den.
c. Bere ezarpenaren iraupena.

11. Artikulua

1) Alkatetzaren baimenak, parkartak bete beharrezko baldintzak zehaztuko ditu, eta edonola ere, ondoko hauek :
a. Pankartaren azalerak haizearen eragina gutxitu ahal izateko adina zulo izango ditu. Beti ere, zulatutako azalerak pankartaren 100eko 25a hartuko du gutxienez.
b. Ezarpen altuera, punturik baxuenean neurtuta, gutxienez ere, bost metrotakoa izango da pankartak galtzara zeharkatzen duenean, eta hiru metrotakoa espaloi, pasealeku eta oinezkoen beste zenbait zonatan.
2) Farolei edo bide publikoko egiturazko beste elementu batzuei lotutako pankartak, farolako edo egiturazko elementuko puntu bakar batean lotuko dira, eta euskarri gisa erabilitako elementuaren kontserbazio egoera hondatu edo kaltetu ez dezaten lotura moduen bitartez.
3) Ez da baimenduko pankartak zuhaitzei edo antzeko elementuei lotzerik.

12. Artikulua

Kartelak edota pankartak, doakienek erretiratuko dituzte haien iraugipenaren hurrengo egunean bertan, eta hala egingo ez balute, udal zerbitzuek erretiratuko lituzkete exekuzio subsidiarioan, eta ondorioz, jarri zituztenen kargurako gastuekin.

INFRAKZIOEI BURUZ

13. Artikulua

3. artikuluaren arabera, bidezko denaren kalterik gabe, aurreko artikuluetan aurrikusitakoaren urrapenak, dagokion espediente santzionatzailearen hasiera sorreraziko du, indarreko Administrazio Prozedurako Legearen VI Tituluaren 2. Kapituluan ezarritakoaren arabera, kartelak berehalakoan erretiratzeari ekiteaz gain.

14. Artikulua
Infrakzioen erantzuleak burutzen dituztenak izango dira, eta subsidiarioki sustatzen dituztenak.


Azpeitia, 1990eko Otsailak 8. Jose Mari Bastida Arrieta Alkateak.

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information