wrapper

Abenduaren 12ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2023KO ABENDUAREN 12AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2023ko Abenduaren 12an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2023ko azaroaren 7n egindako bilkuraren akta onartu da.

2.- 2024. Ekitaldirako aurrekontua onartu da..

3.- Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen-Sartu Koop. Elkartearen Lankidetza hitzarmenaren luzapena onartu da..

4.- Azpeitia Berritzen S.A.ri Elizkalea, 26-28 eta Goiko kalea, 2 eraikuntzen doako lagapena onartu da..

5.- Alkatetzak 2023ko urrian emandako Ebazpenen berri eman da.

6.- Pentsio duinen aldeko jubilatu eta pentsiodunen taldeak aurkeztutako “Pentsio duinei buruzko Mozioa” onartzea. Era berean EAJ-k pentsioei buruz aurkeztutako mozioa ere onartu da.

7.- Azpeitiko Sare taldeak aurkeztu duen Giltzak Gu Gara Giltza! Mozioa onartu da.

8.- Galdera eta erreguetan EAJ taldeko bozeramaileri erantzunez alkateak adierazi du Donejakue kaleko udalak eraberritu duen lokalean Islandia izeneko proiektu bat egongo dela, baina oraindik azterketa fasean dagoela.

 

            Azpeitia, 2023ko abenduaren 22a                                                                                     

             UDALAREN IDAZKARIA,

 

            Olatz Eizaguirre Orbegozo

                                                                                       

         

 

 

          

                                                                               

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information