wrapper

Urriaren 3ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2O23KO URRIAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA
Azpeitian, 2023ko urriaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla


Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2023ko irailaren 19an egindako bilkuraren akta onartu da.
2.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren "LArrin" 22 HE-ko Plan Partzialaren aldaketari behin betiko onarpena eman zaio.
3.- 2024rako udal-zerga agintarauen aldaketa onartu da.
4.- Udalaren 2022ko aurrekontuan 4.kreditu aldaketa onartu da.
5.- 2023ko ekainaren 17tik abuztuaren 31 arte emandako Ebazpenen berri eman da.

Azpeitia, 2023ko azaroaren 2a
UDALAREN IDAZKARIA

 

Olatz Eizagirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information