wrapper

Irailaren 19ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2O23KO IRAILAREN 19AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA
Azpeitian, 2023ko ekainaren 19an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.


Honako akordioak hartu dira:
1.- Miren Arrieta Artolak zinegotzi izaera hartu du, karguaren izaera osoa lortzeko dagokion adierapena egin ondoren.
2.- Udalbatzak 2023ko ekainaren 26an egindako bilkuraren akta onartu du inolako aldaketarik egin gabe.
3.- EAJ taldeko Javier Altuna Larrañagaren liberazioa %85eko arduraldiarekin onartu da.
4.- Azpeitiko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketaren behin behineko onarpena eman da Garmendialde 2. hirigintza eremuko 2.2. "Perdillegi" azpieremuari eta "San Martin" 2.3 JZ-ri dagokionez.
5.- Lanpostu Zerrendan, komunikazio aholkularitza lanpostuaren soldata aldatu da.
6.- Udalsarea 2030 programan udalaren ordezkari Joanes Amenabar Altuna izendatu da.
7.- EAJ taldeak "Hizkuntza eskubideen epaien aurrean" aurkeztutako mozioa aho batez onartu da.

Azpeitia, 2023ko urriaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA

 

Olatz Eizagirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information