wrapper

Ekainaren 26ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2O23KO EKAINAREN 26AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA
Azpeitian, 2023ko ekainaren 26an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat izan ezik.


Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2023ko ekainaren 17an egindako bilkuraren akta onartu da.
2.- Udalbatza Osoaren ohiko saioen aldizkakotasuna adostu da. Hileko lehen astearteetan izango dira, 19:00etan.
3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri eman da.
4.- Bozeramaileen Batzordea eratu da.
5.- Tokiko Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta Alkateordeen izendapenen berri eman da.
6.- Informazio batzorde iraunkorrak zehaztu dira.
7.- Erakundeetan udalaren ordezkariak izendatu dira.
8.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialak eta hauen ordainsariak onartu dira.
9.- Udalean duten karguan aritzeagatik, idalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei ordainsari eta kalteordainak onartu dira.
10.- 2024. ekitaldirako Azpeitiko jai eguna zehaztu da. San Sebastian eguna.

Azpeitia, 2023ko irailaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA

 

Olatz Eizagirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information