UDALBATZA OSOAK 2023KO EKAINAREN 6AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2023ko ekainaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bi izan ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2023ko martxoaren 7an, maiatzaren 2an eta maiatzaren 4an egindako bilku-ren aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Udaleko adinekoentzako ostatu zerbitzua arautzen duen araudia onartzea.
3.- Udalaren eta bere organismoen Lanpostu Zerrenda onartzea.
4.- 2022ko eragozpenei buruzko kontuhartzailearen txostenaren berri eman da.
5.- 2023ko aurrekontuan 3. Kreditu aldaketaren berri eman da.
6.- 2023ko apirilean eta maiatzean emandako Ebazpenen berri eman da.
7.- Ez dago galde eta erregurik, baina udalburuak eta Amaia Etxeberriak hitza hartu dute legegintzaldiko kideei eskerrak emateko. Era berean, idazkariak hitza ar-tu du gaurko bilkuran hartutako akordio eta gaiak zerrendatu eta azalduz. Udalki-deak akta onartu dute baina hala ere aldaketa edo zuzenketak egiteko batzordea izendatu da.
Azpeitia, 2023ko ekainaren 20a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo