wrapper

Apirilaren 3ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK  2023KO APIRILAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2023ko apirilaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat izan ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalaren Kode Etiko Instituzionala onartzea.

2.- Udalaren Etika Komiteak eskatuta Udalaren antifraude planaren aldaketa onartzea.

3.- Azpeitiko Udaleko Interesen Erregistroa Onartzea.

4.- Hasiera batean onartzea Azpeitiko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa Garmendialde 2. Hirigintza eremuko 2.2. «Perdillegi» azpieremuari eta «San Martin» 2.3 JZ-ri dagokionez .

5.-  Udalbatzako kideek 2022. ekitaldirako Udalaren eta bere erakunde publikoen likidazioa onartzearen berri izan dute

6.-  Alkatetzak 2023ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren berri ematea. 2023Ko aurrekontuan 1. zbk duen kreditu aldaketa.

7.-  2023ko aurrekontuan 2 zbk duen kreditu aldaketa onartzea.

8.- EAEko Kultura eta Hizkuntza Politika sailarekin hitzarmena sinatzea Mugiment Kirol Txartela proiektua sustatzeko.

9.- OINHERRI HERRI HEZITZAILEAK SUSTATZEKO ELKARTEAK egindako eskaera onartzea eta bazkide-laguntzaile bezela jokatzea.

10.- 2022ko abenduko eta 2023ko urtarrileko dekretuen berri ematea.          

                      Azpeitia, 2023ko maiatzaren 22a

                        UDALAREN IDAZKARIA,

                           Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information