UDALBATZA OSOAK 2023KO MARTXOAREN 7AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2023ko Martxoaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2023ko otsailaren 7an egindako akta onartzea.
2.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “4.1 Santutxo” eta “1.2 Done Jakue, 3” azpieremuen Hiri Antolamenduko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.
3.- San Martin Egoitza fundazioaren estatutuak eta patronatoko udaleko ordezkariak izendatzea.
4.- 2023ko martxoaren 8an egingo den Emakumeen Nazioarteko Egunerako Udalaren adierazpena onartzea.
5.- Sañu Bizirik plataformak aurkeztu duen mozioa ez onartzea eta EHBilduk aurkeztutako proposamena onartzea.
6.- Alkatetzak 2022ko azaroan emandako Ebazpenen berri eman da.
7.- Ez da galdera edo erregurik egon.
Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2023ko apirilaren 17a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo