wrapper

Otsailaren 7ko udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2023KO OTSAILAREN 7AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2023ko Otsailaren7an, Udaletxeko bilkura-areto nagu­ sian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, azter­ gai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alka­ tea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat izan ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2023ko urtarrilaren 17an egindako akta onartzea, Aktaren hiruga­ rren puntuan zuzenketa egitea adostuta, Xabier Elustondo jartzen duen tokian Xabier Urbistondo jarriz.

2.-"Azpeitia, Euskararen Plan Estrategikoa 2023-2026" onartzea. 3.- 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Loiolako Santutegiko par­ kea mantentzeko eta kontserbatzeko 2019an sinatu zuten lankidetza luzatzea 2023ko otsailaren 11tik 2026ko otsailaren 10era eta lankidetza-hitzarmenaren gehigarria onartzea.

5.- 2023. ekitaldirako Udalaren, bere erakundeen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren ordainsarien igoera onartzea.

6.- 2022ko uztailean eta abuztuan emandako erabakien berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.

Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2023ko otsailaren 28a

UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information