wrapper

Ekainaren 7ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK  2022ko EKAINAREN 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

 

Azpeitian, 2022ko ekainaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2022eko maiatzaren 3an egindako akta onartzea.

2.- Urrestillako hilerrian Udalak eraiki duen Bloke E-hezurtegiak eskaintzeko erizpideak onartzea.

3.- Loiolako Santutegiko parkeko kantinako etxola eta komunak berritzeko Udalak GFAri onartu dion obra baimenari ezargarri zaion zergaren hobaria onartzea.

4.- Azpeitiko Kirol Patronatuaren hainbat kirol, Harrera eta Mantenu zerbitzuak kontratatzeko espedientean lehen lotearen kontratuaren esleipena atzera botatzea (304K).

5.- Alkatetzak 2021eko azaroan eman zituen ebazpenen berri ematea.

6.- Azpeitiko pentsiodunak proposatutako mozioa, adinekoak eta pentsiodunak murrizketa eta digitalizazioaren ondoren banku zerbitzutara jotzeko arazoaren inguruan.

7.- Ez dago galdera edo erregurik.

                      Azpeitia, 2022ko ekainaren 7a

                        UDALAREN IDAZKARIA,

 

Laburpena

                       Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information