wrapper

Apirilaren 5eko Udalbatzaren laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZORDEAK 2022KO APIRILAREN 5EAN  HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko apirilaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagu-sian elkartu da Herriaren Gobernu Batzordea lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Arkaitz Lizarralde Agirrek exekuzio proiektua aurkeztu du   Orkazagirre baserriko lursailetan txerriak aire zabalean gizentzeko ustiapena jartzeko.

3.- Garmendia auzoa 14ko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza honetan gas naturalaren instalazioa egiteko.

4.- Urrestillako Kalebarrena 25eko jabekideei obra baimena ematea eraikinaren teilatua eraberritzeko.

5.- Ioritz Igarataundi Arregiri obra baimena ematea Komunsoro baserriaren lurretan daukan ukuilua handitzeko.

Ez dago galdera edo erregurik.

 

Azpeitia,  2022ko apirilaren 25a

UDALAREN IDAZKARIA,

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea