wrapper

Otsailak 1eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2022ko OTSAILAren 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko otsailaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2022ko urtarrilaren 11n egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa eguneratzea (2021-2023).
3.- Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeekin dirulaguntza hitzarmena.
4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.
5.- Udalaren bere erakunde publikoen eta Azpeitia Berritzen SA-rentzat 2022rako ordainsarien igoera onartzea.
6.- Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak kontratatzea: 1. lotearen esleipena.
7.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Artzubia etorbidea, 7-9 zenbakian IES UROLA BHI Ikastetxean 6 gela gaitzeko beharrezko lanak egi-teko egitasmoari ezargarri zaion Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zer-garen kuotan hobaria ematea.
8.- Alkatetzak 2021eko abuztuan eta irailean emandako ebazpe-nen berri ematea.
Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2022ko martxoaren 4a
UDALAREN IDAZKARIA,

 

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea