wrapper

Urtarrilak 11ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2022ko URTARRILAREN 11n HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2022ko urtarrilaren 11n, Udaletxeko bilkura-areto na-gusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2021eko abenduaren 2an egindako bilkura-ren akta onartzea.
2.- Euskara Patronatuko zuzendaritza batzordekideen ordezkoak izendatzea.
3.- Udal Kirol Patronatuan hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak emateko kontratazioan 2 loteko zerbitzua BPXSPORT XXI SLri eslei-tzea.
4.- Alkatetzak 2021eko uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
5.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2022ko otsailaren 1a

UDALAREN IDAZKARIA,

 

Olatz Eizaguirre Orbegozo

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea