wrapper

Martxoaren 23ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2021eko MARTXOAREN 23an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko martxoaren 23an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ezohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2021eko otsailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Alkatetzak 2021eko martxoaren 9an emandako ebazpenaren berri ematea, 2020ko aurrekontuaren likidazioa onartzeari buruzkoa (Udala, Udal Kirol Patronatua eta Euskara Patronatua).
3.- Alkatetzak 2021eko martxoaren 9an emandako ebazpenaren berri ematea, 2021eko aurrekontuan 1. kreditu aldaketari dagokiona.
4.- 2021eko udalaren aurrekontuan 2 zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea, kreditu gehigarrien bidez.
5.- 2021eko udalaren aurrekontuan 3. zenbakia duen konpromiso-kredituen aldaketa onartzea.
6.- Azpeitian kirol arloko hainbat zerbitzu emateko kontratazio espedientea onartzea.
7.- Azpeitiko landa-bide publikoak arautzeko udal ordenantzari hasierako onarpena ematea.
8.- Azpeitiko etxez-etxeko zerbitzuaren erregelamenduaren aldaketari hasierako onarpena ematea.
9.- Azpeitia Berritzen SAk Buztintzuriko errebala 2-3 orubetan eraiki beharreko eraikuntzaren finantzazioa.

Azpeitia, 2021eko maiatzaren 4a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Dokumentua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information