wrapper

Otsailaren 2ko Udalabatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2021eko OTSAILAREN 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko otsailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2021eko otsailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalaren 2020-2022 diru-laguntzen Plan Estrategikoaren eguneraketa onartzea.
3.- Azpeitia Berritzen SAri baimena ematea Elizkale 24, 26 eta 28an 12 etxebizitza eta apartamentu tutelatuak izango dituen eraikuntza berri bat eraikitzeko beharrezkoa duen epe luzeko kreditu eragiketa onartzeko.
4.- “Azpeititik kultura elkarlanean berritzen” egitasmoa onartzea eta Udalaren eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea kooperatiba elkartearen arteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
5.- Azpeitiko udalaren (liberatuak dauden karguak barne) eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen SAren langileen ordainsaria gehitzea, 2021eko urtarrilaren 1etik.
6.- Euskara Patronatuaren aurrekontuan kreditu aldaketa onartzea.
7.- Alkatetzak 2020ko uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.
8.- Ostalaritzaren egoeraren berri emateko “Ostalaritza aurrera Gipuzkoa” plataformak aurkeztu duen mozioa tratatzea.
Eneritz Albizu Lizaso zinegotziaren amatasun bajak dirauen bitartean, bere ardurak, Ainara Larrañaga Irulegi zinegotziak hartuko ditu.
9.- Ez dago galdera edota erregurik.

Azpeitia, 2021eko martxoaren 9a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizagirre Orbegozo

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information