wrapper

Otsailaren 2ko Udalbatzaren laburpena A.B.

UDALBATZA OSOAK, AZPEITIA BERRITZEN S.A.ren BATZAR NAGUSI UNIBERTSAL GISA ERATUA, 2021eko OTSAILAREN 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2021eko otsailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa, Azpeitia Berritzen S.A.ren Batzar Nagusi Unibertsal gisa eratua, lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitia Berritzen S.A.ko Estatutuen 2. artikulua aldatzea eta sozietatearen helburua osatzen dituen jarduerak edo ekintzak zabaltzea.

2.- Dagokigun bilkuraren akta onartzea.

Azpeitia, 2021eko martxoaren 5a
UDALAREN IDAZKARIA

Laburpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information