wrapper

Oharrak

Azaroaren 3ko udalbatza laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020ko AZAROAREN 3an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko azaroaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2020ko urriaren 8an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalerriko HAPOko Larrin 22. HE garatzeari buruzkoa den Azpeitiko Udalaren eta Sprilur sozietatearen arteko hirigintza-hitzarmena onartzeko, 2005eko apirilaren 8an sinatutako hirigintza hitzarmena eguneratzea.

3.- Etxez-etxeko laguntza eta Eguneko Zentro zerbitzuak BIHARKO GIPUZKOA S.L. lizitatzaileari esleitzea.

4.- Udalaren eta Animalien Babesa eta defentsarako elkartearen arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udalerrian bazter utzitako txakur eta katuak jasotzeko, elkarteak Usurbilen duen Zuhaitzpe aterpean.

5.- Alkatetzak 2020ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2020ko azaroaren 6a
UDALAREN IDAZKARIA,

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information