UDALBATZA OSOAK 2020ko IRAILAREN 8an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2020ko irailaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatza Osoak 2020ko uztailaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitia Berritzen S.A.k bere promozio publikoak finantzatzeko behar dituen maileguei baimena ematea.
3.- Azpeitiko Udalaren jabetzakoa den Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben Komentua izeneko eraikinaren zati bat Eusko Jaurlaritzari zuzenean ematea zuzkidura alojamenduak eraikitzeko.
Azpeitia, 2020ko irailaren 29a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo