wrapper

Uztailaren 7ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020ko UZTAILAren 7an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko uztailaren 7an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatza Osoak 2020ko maiatzaren 21ean, ekainaren 2an eta ekainaren 15ean egindako bilkuraren aktak onartzea.
2.- Udalaren, bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen SAren 2019ko kontu orokorra onartzea.
3.- Udalaren aurrekontuan 4. kreditu aldaketa hasierako izaeraz onartzea.
4.- 2020. ekitaldirako egutegi fiskalaren aldaketa.
5.- COVID-19k sortutako alarma egoerak iraun duen bitartean lurzoru publikoaren erabilera pribatiboa gauzatu ezin izan dutenei, eta merkataritza eta ostalaritza jarduerei ezargarri zaien zabor bilketa tasaren inguruan eman diren ezarpen irizpideen berri ematea.
6.- Etxez-etxeko eta eguneko zentroa zerbitzuak kontratatzeko espedientea onartzea, eta prozedura irekiaren bidez lizitazio faseari hasiera ematea.
7.- Azpeitiko 2020-2024 Droga-mendekotasun planaren onarpena.
8.- Udalaren herribideen inbentarioan dagoen 018014BMB bidean Nartzabal baserriaren gainaldean okupatu den herribidearen zuzenketa egiteko aurkeztu den proposamena onartzea.
9.- Auzo-taxi dirulaguntza programa Udalaren dirulaguntza Plan Estrategikoan sartzea.
10.- Udalaren kontu-hartzailetzak kontrol organo bezala egindako txostenaren berri ematea.

Azpeitia, 2020ko irailaren 8a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea