UDALBATZA OSOAK 2020ko EKAINAren 2an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA
Azpeitian, 2020ko ekainaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkate buru dela, eta batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2020ko martxoaren 10ean eta maiatzaren 5ean egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- Bi mila eta hogeita batgarren urterako, Azpeitiko jai eguna urtarrilaren 20an ospatzen den San Sebastian eguna izango da.
3.- Udaletxeko eraikinean autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektua onartzea.
4.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen zerga-agintaraudiaren aldaketa onartzea hasierako izaerarekin.
5.- Udalaren aurrekontuan 3/2020 kreditu gehigarrien modalitatean onartutako kreditu aldaketaren berri ematea.
Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2020ko uztailaren 3a
UDALAREN IDAZKARIA
Olatz Eizaguirre Orbegozo