wrapper

Oharrak

Maiatzaren 5eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020KO MAIATZAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko maiatzaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2020ko martxoaren 2an eta martxoren 20an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- HAPO-REN “Arana Ingurunea” 4 HE eremuko Esklabak-Iturzulo 4.3 Azpieremuan -Plan Bereziaren baitan A.20.4.3.3 partzelan eraikiko diren udal izaera duten etxebizitza tasatuen behin betiko kalifikazioa babes publikoko etxebizitza moduan.

3.- Udalaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzea.

4.- 2019 ekitaldiari dagokion kontrol finantzarioko urteko planaren berri ematea.

5.- Alkatetzak 2020ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren berri ematea, 2019ko aurrekontuaren likidazioa onartzeari buruzkoa (Udala, Udal kirol patronatua eta Euskara patronatua).

6.- Alkatetzak 2019ko abenduan emandako ebazpenen berri ematea.

7.- Galdera eta erreguak.
Covid 19ari aurre egiteko herritarrentzako maskarillak erosi dira.

Azpeitia, 2020ko maiatzaren 26a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea