UDALBATZA OSOAK 2020KO MARTXOAREN 20AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2020ko martxoaren 20an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizkanpoko eta presazko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla (hamar ezik).
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak ohizkanpoko eta presazko deialdia berrestea.
2.- Udal aurrekontuan 2. zenbakia duen kreditu aldaketa espedientearen berri ematea. (COVID 19aren egoera eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko norbanako, familientzako, txikizkako merkataritza establezimendu nahiz ostalarientzako udal diru-laguntzak emateko).
Azpeitia, 2020ko apirilaren 10a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo