wrapper

Martxoaren 2ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020KO MARTXOAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko martxoaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizkanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2020ko otsailaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Buztintzuriko errebala 2-8an eraikiko diren 4 etxebizitza eta trastelekuentzat Araubide Orokorreko Udal etxebizitza tasatuen behin behineko kalifikazioa onartzea.

3.- Herriko Ekonomia sustatzeko dirulaguntza programa: Oinarri orokorrak eta 2020. ekitaldirako deialdia onartzea.

4.- Udalaren eta Musika Eskolaren arteko hitzarmena, bandaren zuzendaritza bideratzeko.

5.- Udalaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, MUGI txartela eskatzen dituzten pertsonek Gipuzkoako udalerriren batean erroldatuta egoteko beharraren eskakizunaren gainean datu pertsonala erabiltzeko baldintzak ezartzeko.

Azpeitia, 2020ko apirilaren 6a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea