wrapper

Urtarrilaren 14ko ez ohiko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2020KO URTARRILAREN 14AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2020ko urtarrilaren 14an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizkanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- HAPOko 23 Antzibarrena hirigintza-eremuko 1-I eta S-4 partzelen lerrokadurak egokitzeko eta bolumenak ordenatzeko xehetasun-azterlana onartzea behin betiko izaeraz.
3.- Azpeitiko “Esklabak-Iturzulo” 4.3 azpieremuko C.10.4.3.1 partzelan dagoen Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben komentua izeneko eraikinaren erdiaren doako lagapena egitea Eusko Jaurlaritzari, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
4.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen lanpostu zerrendaren aldaketa.
5.- 2019ko aurrekontuan 3. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.
6.- Egoitz Arruti Uria zinegotzia bere lanaldiaren % 30eko zatian liberatzea, Kirol Saileko lehendakaria eta Azpeitiko Kirol Patronatuko lehendakari-delegatua kargurako.
7.- Alkatetzak 2019ko urrian emandako ebazpenen berri ematea.
8.- Udal-Gobernuak aurkeztutako mozioa: “Lan, pentsio eta bizitza duina urtarrilak 30, greba orokorra” - Udalbatzak onartu egin du mozioa.
EAJ taldeak “Pentsioen sistema publikoaren defentsan” - Udalbatzak ez du onartu mozioa.

Azpeitia, 2020ko urtarrilaren 28a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea