wrapper

Urriaren 1eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2019KO URRIAREN 1EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko urriaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2019ko uztailaren 16an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren “Arana Ingurunea” HNE-4 esparruan, Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuan 2. fasean eraikitzekoak diren araubide orokorreko babes ofizialeko 39 etxebizitza, haien garajeak eta trastelekuak jabetza eskubidean esleitzeko baldintzak onartzea.

3.- Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari dagokion AU4 “Arana Ingurunea” gune urbanistikoan, 4.3 Esklabak-Iturzulo azpieremuan, -2. fasea-, jabetza eskubidean, erregimen bereziko 28 etxebizitza tasatu eta beren garaje eta trastelekuak esleitzeko baldintzak onartzea.

4.- Loiolako Aldakaitz baserriaren eta aterpetxearen artean dagoen lkursailean “Parke Osasungarria” proiekturako Azpeitiko udalaren eta Loiolako Santutegiaren arteko hitzarmena onartzea.

5.- Urrestillako bidegorria eraikitzeko proiektuaren barruan eraikiko den zubian hodi bat jartzeko Azpeitiko Udalaren eta Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

6.- Trafiko Burutza Nagusia erakunde autonomoak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak Informazioaren elkartrukatzeko eta administrazioen arteko lankidetzarako sinatuta duten hitzarmenari atxikitzea.

7.- Azpeitiko Udalaren lanpostu zerrendan Udaltzaingo buruaren (subofiziala) postua sortzea, eta titularraren jubilazioarekin batera Udaltzain sarjentuaren postua amortizatzea.

8.- Uholdeak/Riadas2019 Laguntza taldeak 2019ko uztailaren 8an Zidakos ibaiak gainezka egin ondoren, inguruko lursail eta herrietan sortutako hondamendiei aurre egiteko proposatu duten elkartasun akordioa onartzea.

9.- Klima aldaketaren inguruan udalbatzaren mozioa aurkeztu eta onartzea.

10.- Alkatetzak, 2019ko uztailaren 5etik uztailaren 31ra bitartean emandako ebazpenen berri ematea.

Ez dago galdera edo erregurik.

Azpeitia, 2019ko uztailaren 24a
UDALAREN IDAZKARIA,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information