UDALBATZA OSOAK 2019KO UZTAILAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2019ko uztailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Nagore Alkorta Elorza alkatea buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Udalbatza Osoaren bilkuren ohizkotasuna onartzea.
3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri ematea.
4.- Informazio batzorde iraunkorrak sortu, eratu eta lehendakaria hautatu.
5.- Erakundeetan ordezkariak izendatzea.
6.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialaren eta hauen ordainsarien araubidea.
7.- Udalean duten karguan aritzeagatik, udalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei ordainsari eta kalte-ordainak zehaztea.
8.- Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta alkateordeen izendapenen berri ematea.
Azpeitia, 2019ko uztailaren 18a
UDALAREN IDAZKARIA,
Olatz Eizaguirre Orbegozo