UDALBATZA OSOAK 2019KO APIRILAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2019ko apirilaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bi ezik.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2019ko martxoaren 14an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Done Jakue kalea 7an eraikiko diren lau etxebizitza tasatu eta euren gehigarritzat -trastelekuak- eta lokala Araubide Orokorreko Udal etxebizitza tasatuen behin-behineko kalifikazioa onartzea.
3.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko udalaren arteko hitzarmena onartzea, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
4.- EJ-ren Telekomunikazio elkarte publikoa den Itelazpik herriko auzo ezberdinetako bizilagunei lurreko telebista digitaleko zerbitzua emateko dituen telekomunikazio zentroen jarduerari dagokion tasaren salbuespena onartzea.
5.- Alkatetzak 2018ko uztailean emandako ebazpenen berri ematea.
6.- Ez dago galdera edo erregurik.
Azpeitia, 2019ko maiatzaren 9a.
UDALAREN IDAZKARIAK,
Olatz Eizaguirre Orbegozo