wrapper

Martxoaren 14ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2019KO MARTXOAREN 14AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko martxoaren 14an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian, elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, lau ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2019ko otsailaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- “Esklabak-Iturzulo” azpieremuan eraikiko diren 33 etxebizitza tasatu eta euren gehigarrientzat –garajeak eta trastelekuak– araubide bereziko Udal etxebizitza tasatuen behin-behineko kalifikazioa onartzea.

3.- Azpeitiko Oñatz auzoan Aitzumarriaga-goikoa baserriaren aldamenean abeltzaintzako ukuilu-biltegi bat eraikitzeko sailkatutako jardueran Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eskatutako baldintza betetzea: irailaren 22ko 515/2019 Dekretuaren 2. xedapen gehigarrian zehaztutako eremuren batean ez dagoela ziurtatzea.

4.- Alkatetzak 2018ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenak.

Azpeitia, 2019ko apirilaren 1a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information