wrapper

Urtarrilaren 15eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2019KO URTARRILAREN 15EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2019ko urtarrilaren 15ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2018ko abenduaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen S.A.ren zerbitzura lan egiten dutenen ordainsariak oro har ehuneko 2,25eko igoera izango dutela 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

3.- Udal eraikin garbiketan aritzen diren herri langileei ordainsariak oro har 7. mailari egokitzea 2019ko urtarrilaren 1eko ondorioekin.

4.- Baigera Jubilatuen Elkarteak aurkeztutako mozioa onartzea.

5.- Ez dago galdera edo erregurik,

Azpeitia, 2019ko otsailaren 1a
UDALAREN IDAZKARIAK,

Olatz Eizaguirre Orbegozo

Akta

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea