wrapper

Uztailaren 4ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2017ko uztailaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- 2016. ekitaldiko kontu orokorra onartzea.
3.- 2017ko aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.
4.- Izenperen eta Azpeitiko Udalaren artean zerbitzu elektronikoak arautzeko lankidetza hitzarmena onartzea.
5.- Azpeitiko azoka plazako behe solairuko ELIKAGUNEA agrodendaren ustiaketa herri jabariko emakidan ematea ARTXARA KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIAri.
6.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Alde Zaharra” 1. HEko 1.1. Azpieremuaren jabekide partikularrei dagozkien hirigintza-betebeharren edukia jasotzen duen hirigintza hitzarmenaren TESTU BATERATUA onartzea.
7.- Batzokian izandako pintaden inguruko adierazpena.
8.- Ekainak 28 - LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazioarteko egunaren inguruan adierazpen instituzionala egitea.
9.- Alkatetzak 2016ko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.
10.- 2017ko uztailaren 3an Azpeitian gertatutako lan istripuari buruzko mozioa onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea