wrapper

Oharrak

Urtarrilaren 16ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2017ko urtarrilaren 16an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoak lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko abenduaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantzari hasierako onarpena ematea.

3.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean "Alde Zaharra" 1. zenbakia duen hirigintza eremuaren barruan 1.1. Azpieremua hirigintza mailan egikaritzeko hirigintza hitzarmenaren behin betiko onarpena.

4.- Azpeitiko Udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena 2017. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea