wrapper

Oharrak

Maiatzaren 3ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2016ko apirilaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bi ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2016ko apirilaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Buztintzuriko errebalaren azpialdean, Urola ibaiaren ondoan dagoen kaleari "1766ko Matxinada" izena jartzea.

3.- Zarataren ekintza planaren dokumentua onartzea.

4.- Azpeitiko berde guneen zainketa lanen estrategiaren planifikazioa onartzea.

5.- Azpeitiko udalaren eta Usurbilgo Lanbide eskolaren arteko hitzarmena onartzea, udal instalazioetan energia berriztagarrietan eta energia aurrezte eta efizientzian aholkularitzarako eta lanbide teknikorako.

6.- Azpeitiko "Alde Zaharra" 1. HE.n kokatuak dauden eraikinetako fatxadak birgaitzeko diru-laguntza lerroa onartzea.

7.- Garatzeko bidean lankidetza programak bideratzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeentzat (GKE) diru-laguntza emateko oinarriak eta 2016ko deialdia onartzea.

8.- Eudel erakundean Azpeitiko udalaren izenean aritzeko Estitxu Elduayen zinegotzia izendatzea.

9.- Azpeitiko Udaleko, Kirol Patronatuko eta Euskara Patronatuko 2015. ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa onartzearen berri ematea.

10.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan 1. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.

11.- Diru sarrerak bermatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza (DBL-AGI) lerroa mantentzea eskatzeko mozioa.

12. Asilo-eskatzaileak itzultzeko eta kanporatzeko Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa indargabetzea eskatzeko mozioa.

13.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea