Azpeitian, 2016ko apirilaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2016ko martxoaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Gipuzkoako Foru Aldundiari zuzendutako eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak Azpeitiko sarrera erregistroan aurkezteko lankidetza hitzarmena sinatzea.
3.- Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzak: Oinarriak eta 2016. ekitaldirako deialdia.
4.- Azpeitiko herritar txartela" sustatzea helburu duen Azpeitiko Udalaren eta Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen arteko hitzarmena onartzea.
5.- Azpeitiko Kirol Patronatuko taberna-jatetxea kudeatzeko kontratazio espedientea onartzea.
6.- Alkatetzak 2015eko ekainetik urrira bitartean emandako ebazpenen berri ematea.