AZPEITIKO UDALBATZAK 2013KO URTARRILAREN 8AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2013ko urtarrilaren 8an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla (bat izan ezik).
Honako akordioak hartu dira:
1.- 2012ko azaroaren 6an eta abenduaren 4an egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- Azpeitiko udalaren batzorde berriemaileak onartzeari dagokion aldaketa.
3.- Nuarbe auzoa 15eko eraikuntzako etxebizitza eta garajeak alokatzeko espedientea.
4.- Azpeitiko udalak eta Instituto Catequista Dolores Sopeña kongregazioak 2003. urtean egindako salerosketaren luzapen es-kaera.
5.- Alkatetzak 2012ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenen berri ematea.
6.- 2012ko aurrekontua luzatu dela kontu ematea.
7.- Bildu taldeak aurkeztuta "herrira" mugimenduaren mozioa.
8.- Galdera eta erreguak.