wrapper

Ekainaren 4ko Udalbatzaren laburpena

AZPEITIKO UDALBATZA OSOAK 2013KO EKAINAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2013ko ekainaren 4an, Uda-letxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.


Honako akordioak hartu dira:


1.- Udalbatza Osoak 2013ko martxoaren 21ean eta maiatzaren 7an egindako bil-kuren aktak onartzea.

2.- 2013. ekitaldirako plan ekonomiko finantzieroa onartzea.

3.- Herritarren partehartzeko araudia onartzea behin betiko izaeraz.

4.- Gizarte eta Gizarte-Osasungintza arloko elkarteei diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketa onartzea.

5.- Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako aurre egiteko norbanakoei emango zaizkien garraiorako udal-laguntzetarako 2013ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak onartzea.

6.- Energia alorrean EEErekin hitzarmena sinatzea "Alkateen Itunerantz".

7.- UEMAko erakundean udalaren ordezkaritzarako izendapenak.

8.- Foru Ibilbidea berrurbanizatu eta oinezkoentzat pasagune berri bat gauzatzeko Juan Jose Azcue eta bere familiarekin beharrezkoa izan zen erabilpen hitzarmena berrestea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information