AZPEITIKO UDALBATZA OSOAK 2013KO UZTAILAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2013ko uztailaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla (bi ezik).
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatza Osoak 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitian enplegua bultzatzeko, berrikuntzarako, dibertsifikaziorako eta ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarriak eta 2013. ekitaldiari dagokion deialdia onartzea.
3.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen 2012. ekitaldiko kontu orokorra onartzea.
4.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan 3. kreditu aldaketa, eta euskara eta kirol patronatuan 2. kreditu aldaketen berri ematea.
5.- Mozioak:
- Amnistia Internacional erakundeak aurkeztutako mozioak onartzea: "Udaberri arabiarra" eta "Heriotza zigorraren aurkako adierazpena".
- Azpeitiko Herrira bilguneak 197/2006 doktrina indargabetzea eskatzeari buruzko mozioa onatzea.
- Frankismoaoren krimenen aurkako kereilaren euskal plataformak aurkeztutako mozioa onartzea, frankoren altxamendu militar faxista eta ondorengo erregimena salatzeko.
6.- Peoien lanpoltsari buruzko galderak.