wrapper

Otsailaren 4ko Udalbatzaren laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014KO OTSAILAREN 4AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko otsailaren 4an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak 2014ko urtarrilaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Berdura plazaren inguruko proiek-tua eta egoera.
3.- Itziar Orbegozoren kontsulta Elor-mendi baserria eta bere lursailak banan-tzeari dagokiona.
4.- Jose Luis Arangurenek Magdalena auzoko ermitaren gainkaldeko baratza ba-tean txabola bat egiteko obra baimen eskaera, hurrengo bileran aztertuko da.

5.- Jose Ramon Aller-ek Done Jakue kalea 8-2an egindako lanen legeztapenari buruzko akordioa.
6.- Elizkale 24bis eraikuntzaren kontserbazio lanak egin direla baieztatzea.
7.- Javier Urbietak Enparangain baserriaren inguruan dauden terrenoak zatitzeko proposamenari erantzuna.
8.- Elixabet Egigurenek, Ze-laiaren baserriaren instalazioetan simaurtegi bat eraikitzeko obra baimenean ezarritako baldintza bete dela jakinaraztea.
9.- Txarabarrena baserria berreraikitzean sustatzaileek eraiki duten pabilioi lagungarria legeztatzea.

10.- Loiolako Ignazio etorbidea 24an dagoen Jesus eta Maria Lekaimetxearen zati bat birgaitu eta egoitza publiko moduan erabiltzea gaitzeko jarduerari irekitze-baimena ematea.
11.- Elizkale 7 eta 9ko eraikuntzen jabetzak hitzarmena proposatu du eta onartu ondoren eraikin horiek 2014ko martxoan eraitsiko dira.

12.- Magdalena auzoko 10 zenbakidun eraikuntza erosteko prozedurarekin ekitea.
13.- Ez dago galdera eta erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea