wrapper

Otsailaren 13ko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2014KO OTSAILAREN 13AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko otsailaren 13an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zarrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxebe-rria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:
1.- 2013ko aurrekontua prorrogatu egin dela berri ematea.

2.- Udalaren Plan Ekonomiko Finan-tzarioari baja ematea.

3.- 2014rako aurrekontuari hasierako onarpena ematea.

4.- 2014an diru-laguntzak emateko plangintza onartzea.

5.- EJko Osasun Sailari eskatzea 2014ko martxoaren 1etik aurrera Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian (OLAZ) egon diren udalaren eta patronatuen funtzio-narioak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartzeko.

6.- Baratza publikoak erabiltzeagatik ezarriko diren tasak onartzea hasierako izaeraz.

7.- BILDU taldeak aurkeztuta, Arkaitz Bellon Blancoren heriotzaren inguruko adierazpena.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information