UDALBATZA OSOAK 2014ko MAIATZAren 6an HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.
Azpeitian, 2014ko maiatzaren 6an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxebe-rria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinego-tzi denak bertan direla.
Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2014ko martxoaren 11n eta apirilaren 1ean egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren eta Saiolan en-presa eta Berrikuntzaren zentroaren arteko hitzarmena onartzea, Urolako eskualdeko ekonomia suspertzeko.
3.- Azpeitiko herrian ekonomia susta-tzeko diru-laguntzak: oinarriak eta 2014ra-ko deialdia.
4.- 2014ko aurrekontuan 2. kreditu aldaketa onartzea.
5.- Azpeitiko Baigera I eta Baigera II Jubilatuen elkarteetan dauden taberna-jate-txeak kudeatzeko kontratazio espedientea: Zerbitzuen esleipenak.
6.- Mendizabal familiak Landetan egindako lagapena jasotzea.
7.- Herriko plazaren inguruko herri-kontsulta eta proiektu aukeraketa proposa-mena.
8.- Europear Parlamenturako hautes-kundeetan arituko diren mahakideen izenda-penaren berri ematea.
9.- Galdera eta erreguak.