wrapper

Oharrak

Ekainaren 3ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2014ko ekainaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxebe-rria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zine-gotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Udalbatzak 2014ko apirilaren 1ean eta maiatzaren 6an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean Esklabak-Iturzulo eremurako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.

3.- Esklabak-Iturzulo eremurako Hirigintza Hitzarmenari behin betiko onarpena ematea.

4.- Azpeitiko Zarata Maparen doku-mentuari HASIERAKO onarpena ematea.

5.- Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde autonomiadun eta merkataritza bal-tzuaren 2013ko KONTU OROKORRA onartzea.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Loiola Berrikuntza Fundazioaren arteko hitzarmena.

7.- Behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familientzako udal-lagun-tzak: oinarriak eta 2014rako deialdia.

8.- Gizarte Larrialdietarako laguntzen kopuruak zehaztea.

9.- GFAren eta Azpeitiko udalaren arteko hitzarmena, mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko.

10.- Gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak: oinarriak eta 2014rako deialdia egitea.

11.- Azpeitiko Gazte lokalen gaineko bizikidetza araudiari behin betiko onarpena ematea.

12.- Fracking ez mugimenduak aurkez-tutako mozioa onartzea.

13.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea