wrapper

Oharrak

Uztailaren 1eko Udalbatzaren laburpena

UDALBATZA OSOAK 2014ko UZTAILAREN 1ean HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko uztailaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi guztiak bertan direla, bi ezik.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Azpeitiko Udalaren eta Arrite S.L.ren arteko hitzarmena, Erdikalea 17-19an prezio itundutako etxebizitza libreak eraikitzeko.

2.- Erdikalea 17-19ko sustapenean prezio itundutako etxebizitza libreak jabetzan zozkatzeko baldintzak eta deialdia onartzea.

3.- Urrestillako haurreskolako instala-zioen erabilpena luzatzeko EJ-ko hezkun-tza, hizkuntza politika eta kultura sailari lagapen eskaera egiteko akordioa.

4.- Landu Promozioak S.L.k Izarra eremuan egin beharreko lagapena: Loiolabi-de etorbidea 65 eta 67 eraikinean dagoen lokala.

5.- Eskaladako kirola sustatzeko Azpeitiko Udalaren eta Sokaitz kirol kluba-ren arteko hitzarmena onartzea, bai eta kirol klubaren erabilera arautegia ere.

6.- Azpeitiko baratze ekologikoen udal-arautegiari behin betiko onarpena ematea.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Ekogunea Kutxa gizarte ekintzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

8.- "Azpeitian Elkar-ekin aldaketa he-rritik" elkarteak egindako eskaerari erantzu-nez Soreasu eremuko lokalaren lagapena denbora batez "Elkargunearen Proiektua" bultzatzeko.

9.- Hezkuntza ez arautuaren arloan neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak eta 2014 urterako deialdia.

10.- Anorexia eta bulimiaren aurka lan egiten duen ACABE GIPUZKOA elkarteak onura publikoko aitorpena izatearen aldeko adierazpena.

11.- SOS Arrazakeria erakundeak proposatuta otsailaren 6an Ceutara iritsi nahian hil ziren 15 pertsonen heriotza deito-ratzeko adierazpen instituzionala onartzea.

12.- Oroimen historikoa: 1936. urteko udal-gobernua oroitzeko plaka jartzea.

13.- Azpeitiko Udaleko ELAko atal sindikalak eskatuta, udaltzaingoaren aurre-jubilazioaren inguruko mozioa onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea