wrapper

Abenduaren 2ko Udalbatzaren lapurbena

UDALBATZA OSOAK 2014KO ABENDUAREN 2AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko abenduaren 2an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxebe-rria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zine-gotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Azpeitiko udalak 2014ko azaroaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2015erako aurrekontuak eta lanpostu zerrenda onartzea.

3.- 2015erako udalak diru-laguntzak emateko plangintza estrategikoa onartzea.

4.- Ekonomia sustatzeko dirulaguntza helburua duen Azpeitiko eta Azkoitiko udalen eta Iraurgi Lantzen S.A.ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

5.- Alkatetzak 2013ko urriaren 29an emandako ebazpen deuseztagarria: Interes publikorako kaltegarritzat jotzea.

6.- Behin betiko onarpena ematea Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan "Esklabak-Iturzulo" 4.3 Hirigintza azpieremurako Urbanizatze jar-duketa programari.

7.- Azpeitiko Udalak onartu duen herri-bideen inbentarioan aurkeztutako errekurtsoen azterketa eta ebazpena.

8.- Azpeitia Lantzen S.A.ren etxe-bizitzak alokairuan edota salmentan eslei-tzeko prozedura onartzea.

9.- Azpeitiko herrian euskararen normalizazioa bultzatzeko 2015-2017rako plan estrategikoa onartzea.

10.- Emakumeen kontrako indarke-riaren aurkako nazioarteko eguna: adieraz-pen instituzionala.

11.- Alkatetzak 2014ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea