wrapper

2015eko maiatzaren 5eko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO MAIATZAREN 5EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko maiatzaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoak osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalbatzak 2015eko martxoaren 3an eta martxoaren 31n egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- GFAren eta Azpeitiko udalaren arteko lankidetza hitzarmena, bizikleta eta oinezkotzako Azpeitia-Urrestilla zatia (5. ibilbidea: Urola bailara 05 015F zatia) egin eta finantzatzeko.
3.- GFAren, Azpeitiko udalaren eta Osakidetzaren arteko lankidetza hitzarmena, "Giltzagune" izeneko proiektua burutzeko, trafiko mugatuko kaleetan larrialdietako zerbitzuak izan dezaketen oztopoak kentzeko helburuarekin.
4.- Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko hitzarmena iadanik egindako ekarpen guneen jasotze, jabetza eta mantentze lanak zehazteko, eta proiektatuak dauden guneak sustatzeko, kontratatzeko, burutzeko eta jasotzeko.
5.- Sebastian Deunaren ohorezko jaietan egiten den helduen danborrada arautuko duen udal agintarau berriari hasierako onarpena ematea onartzen da.
6.- Hasierako onespena ematea Etxez Etxeko laguntzarako Zerbitzuaren Udal-arautegiari.
7.- "Azpeitia 1960-2013: Giza eskubideen urraketak eta beste oinazeak" pertsonal datuen fitxategia sortzea.
8.- Galdera eta erreguak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information