wrapper

2015eko azaroaren 3ko bilkura

UDALBATZA OSOAK 2015EKO AZAROAREN 3AN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2015eko azaroaren 3an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena eguneratzea.

2.- Loiolako "Turbina" etxea zegoen lursailaren erabilerarako hitzarmena onartzea.

3.- Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena onartzea: Elkartearen argitalpenak edota artxibo partikularrak Azpeitiko Udalean gordetzeko.

4.- Azpeitiko Izarra eremuan Etxebeltz-Izarra R-5 Promozioak S.L.k egindako lokalen lagapena onartzea.

5.- Urola Erdiko Energia Plana onartzea.

6.- Ekonomia sustatzeko dirulaguntza helburua duen Azpeitiko eta Azkoitiko udalen eta Iraurgi Lantzen S.A.ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Loiola Berrikuntza Fundazioaren arteko hitzarmena Urola erdia eskualdean garapen sozioekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko.

8.- Ez dago galdera edota erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea