wrapper

Abenduaren 29ko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2015eko abenduaren 29an, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohiz-kanpoko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- 2015eko abenduaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

2.- 2016. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Udalaren eta bere organismo autonomoen lanpostu zerrenda onartzea.

4.- 2015ean % 0,6ko funtsa zuzkitzea modernizaziorako eta produktibitaterako.

5.- Azpeitiko Udalak eta bere organismo autonomoek diru-laguntzak emateko Plan Estrategikoa onartzea.

6.- Azpeitiko udalerrian komunitate-ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa zuzenean Azpeitiko Udalari emateko hitzarmena onartzea.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea